17:13

Txirrindularitza

Dauphine Kriteriuma

Mikkel Bjerg izan da onena Dauphine Kriteriumaren erlojupekoan, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da

UAE taldeko txirrindulari danimarkarrak irabazi du lasterketako laugarren etaparen banakako erlojupekoa. Vingegaardek egin du bigarren, eta sailkapen nagusian postu horretan bertan dago. Jonathan Castroviejok (INEOS) hamargarren denborarik onena egin du.

4:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UAE Team Emirates taldeko Mikkel Bjerg txirrindulari danimarkarrak irabazi du asteazkenean 2023ko Dauphine Kriteriumaren laugarren etapa, 31,1 kilometroko erlojupekoa. Bjergek ustekabea eman du, eta, 37:28ko denbora bikaina markatuz, azkarrena izan da. Jumbo-Vismako Jonas Vingegaardek amaitu du bigarren postuan, Bjergek baino 12 segundo gehiago baliatuta, eta sailkapen nagusian ere bigarren jarri da, hain zuzen ere Bjergen atzetik; UAEkoak, etapa irabazteaz gain, maillot horia janztea ere erdietsi du. INEOS taldeko Jonathan Castroviejok hamargarren egin du etapan.

Erlojupekoan ikusi ahal izan dugu zein puntutan dauden azken sailkapen nagusirako lehian dabiltzan gizonak. Batzuek baliatu egin dute aukera, eta emaitza positiboa izan dute: Jonas Vingegaard izan da horien artean indartsuena, Adam Yatesek (UAE) Vingegaardek baino 45 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea burutzeko, eta INEOSeko Daniel Felipe Martinezek, BORA taldeko Jai Hindleyk eta Julian Alaphilippek (Soudal) minutu bat gehienez galdu dute helmugan, Jumboko danimarkarrarekiko. Enric Mas (Movistar) eta Mikel Landa (Bahrain), aldiz, ez dira fin ibili; Masek líder berriak baino hiru minutu gehiago baliatu ditu, eta Landak 02:49. Murgiarra, sailkapen nagusian, Vingegaardekiko 02:59ra dago.

Osteguneko etapak 191,1 kilometro ditu, Cormoranche-sur-Saonen hasiko da, eta Salins-les-Bainsen amaitu. Helmugarako 15 kilometro geratzen direla, txirrindulariek 2. mailako mendate bat igo beharko dute, eta pentsatzeko modukoa da horrek emozioa eta lasterketako gizon indartsuenen arteko mugimenduak ekarri ahal dituela.

4. ETAPAREN SAILKAPENA

1 - BJERG Mikkel (UAE) 37:28

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +00:12

3 - CAVAGNA Rémi (Soudal) +00:27

4 - WRIGHT Fred (Bahrain) +00:34

5 - O´CONNOR Ben (AG2R) +00:41

6 - GROBSCHARTNER Felix (UAE) +00:44

7 - HERREGODTS Rune (Intermarche) +00:54

8 - YATES Adam (UAE) +00:57

9 - OLIVEIRA Nelson (Movistar) +01:02

10 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) +01:05

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - BJERG Mikkel (UAE) 12:59:19

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +00:12

3 - WRIGHT Fred (Bahrain) +00:34

4 - O´CONNOR Ben (AG2R) +00:41

5 - GROBSCHARTNER Felix (UAE) +00:44

6 - HERREGODTS Rune (Intermarche) +00:50

7 - YATES Adam (UAE) +00:57

8 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) +01:00

9 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS) +01:07

10 - HINDLEY Jai (BORA) +01:08

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena