Txirrindularitza
Milan-San Remo 2023
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Van der Poel bakarrik iritsi da helmugara, 15 segundoko aldearekin bigarrenarekiko, ia sei ordu eta erdiko lasterketaren ondoren.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Mathieu van der Poel (Alpecin) herbeheretarra gailendu da denboraldiko lehen 'monumentuan', Milan-San Remo lasterketa bereganatuta larunbat honetan, eta erakustaldia eman du Poggioko igoera zorrotzean.
Tadej Pogacarrek, denboraldiko lehen klasikora Paris-Niza ikusgarri baten ondoren iritsi denak, laugarren zeharkatu du helmuga, Filippo Ganna (Ineos) italiarraren eta Wout Van Aert (Jumbo Visma) belgikarraren atzetik.
Van der Poelek bakarrik iritsi da helmugara, 15 segundoko aldearekin bigarrenarekiko, ia sei ordu eta erdiko lasterketaren ondoren.
Erabakigarria izan da Poggioko igoera (3,7 km, % 3,7ra), helmugatik 10 kilometrora. Ez da Van der Poel izan ihesaldia hasi duena, UAE eta Tim Wellens belgikarra saiatu baitira taldea banatzen eta Pogacarren behin betiko erasoa prestatzen.
Baina Gannak, Van Aertek eta Van der Poelek berak ezin hobeto eutsi diote, nederlandarraren hedapena izugarria zela ikusita, pedalkada bakoitzarekin metroak ateraz.
Van der Poelek Poggioren jaitsierari ekin dio, hainbat metroko aldearekin. Jazarleak saiatu dira, baina Van der Poelek Pogacar eta gainerakoak zapuztu ditu, euren artean posizioak trukatzera behartuz.
SAILKAPENA
1.- VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 6:25:23
2.- GANNA Filippo (INEOS) +0:15
3.- VAN AERT Wout (Jumbo) d. b.
4.- POGACAR Tadej (UAE) d. b.
5.- KRAGH ANDERSEN Søren (Alpecin) +0:26
6.- PEDERSEN Mads (Trek) d. b.
7.- POWLESS Neilson (EF) d. b.
8.- MOHORIC Matej (Bahrain) d. b.
9.- TURGIS Anthony (TotalEnergies) d. b.
10.- STUYVEN Jasper (Trek) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa