17:50

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatiko (7. etapa)

Primoz Roglic esloveniarrak irabazi du Tirreno-Adriatikoko 58. edizioa

Agentziak | EITB Media

Esloveniarrak lidergoari eutsi dio Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) belgikarrak irabazi duen azken etapan.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarrak irabazi du igande honetan Tirreno-Adriatiko lasterketaren 58. edizioa, San Benedetto del Tronton hasi eta amaitu den zazpigarren eta azken etapan lidertzari eutsi ostean. 154 kilometro ibilbidea egin dute eta Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) belgikarra izan da lehena.

Jasper Philipsen. Foto: EFE

Jasper Philipsen. Argazkia: EFE

Aurreko hiru etapak irabazi ondoren, Roglicek ez du arazorik izan sailkapen nagusian Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrari eta Tao Geoghegan Hart (INEOS Grenadiers) britainiarrari ateratzen zien aldea defendatzeko.

Tropelak eguneko ihesaldia kontrolatu du etapa osoan zehar, helmugarako lau kilometroren faltan neutralizatuta bukatu duena. Philipsenek, Mathieu van der Poelen laguntzaz, azken garaipen partziala lortu du.

Dylan Groenewegen herbeheretarrak (Jayco-AlUla) eta Alberto Dainese italiarrak (DSM) osatu dute lasterketako azken podiuma. Ondorioz, Roglicek Tadej Pogacar herrikidea ordezkatuko du lasterketaren palmaresean, eta Italiako Giroa irabazteko faboritoetako bat izango da.

7. etapako sailkapena:

1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 3:32:36

2 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d. b.

3 - DAINESE Alberto (DSM) d. b.

4 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.

5 - CONSONNI Simone (Cofidis) d. b.

6 - NIZZOLO Giacomo (Israel) d. b.

7 - MEEUS Jordi (BORA) d. b.

8 - RUSSO Clément (Arkéa) d. b.

9 - COLNAGHI Luca (Green Project) d. b.

10 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.

Sailapen nagusia:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 28:38:57

2 - ALMEIDA João (UAE) +0:18

3 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +0:23

4 - KÄMNA Lennard (BORA) +0:34

5 - CICCONE Giulio (Trek) +0:37

6 - MAS Enric (Movistar) +0:41

7 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:56

8 - CARTHY Hugh (EF) +0:57

9 - VLASOV Aleksandr (BORA) +1:10

10 - PINOT Thibaut (Groupama) +1:11

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena