16:44

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa (4. etapa)

Roglicek irabazi du Tortoreton eta Kämna da Tirreno-Adriatikoko lider berria

Agentziak | EITB Media

Tortoreto gaineko azken igoeran, hiru itzuli eman dizkioten zirkuitu itxi baten ondoren, esloveniarrak bihurgunearen barrualdea hartu, azeleratu eta beste martxa bat sartu du helmuga lehen postuan zeharkatu arte.

2:07
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarrak irabazi du ostegun honetan Tirreno-Adriatiko lasterketako laugarren etapa, Greccio eta Tortoreto artekoa, 218 kilometrokoa. Lennard Kämna (BORA-hansgrohe) alemaniarra da probako lider berria.

Roglic egon da buruan, zituen aukerak aztertzen. Tortoreto gaineko azken igoeran, hiru itzuli eman dizkioten zirkuitu itxi baten ondoren, esloveniarrak bihurgunearen barrualdea hartu, azeleratu eta beste martxa bat sartu du helmuga lehen postuan zeharkatu arte.

Roglicen atzetik, denbora berean, Julian Alaphilippe frantziarra (Soudal-Quick Step), Adam Yates (UAE Team Emirates), Wilco Kelderman (Jumbo-Visma), Tao Geoghegan Hart (INEOS Grenadiers) eta Enric Mas espainiarra (Movistar Team) iritsi dira.

Talde oparoagoa izan da Roglicen denbora berarekin sartu dena, orain bigarren dena Lennard Kämna (BORA-hansgrohe) alemaniarra buru duen sailkapen nagusian, 6 segundoko aldearekin Roglicekiko eta 8 segundoko aldearekin Joao Almeidarekiko (UAE Team Emirates).

Ostiral honetan goian amaituko den etapa jokatuko da eta litekeena da sailkapen nagusian aldaketa gehiago egotea. Bosgarren etapa laburra izango da, 168 kilometrokoa, Morro d 'Oro eta Sarnano-Sassotetto gainaren artean, eta aparteko mailako 13,1 kilometroko igoera izango du, % 7,3ko batez besteko aldaparekin.

4. etapako sailkapena:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 5:00:04

2 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) d. b.

3 - YATES Adam (UAE) d. b.

4 - KELDERMAN Wilco (Jumbo) d. b.

5 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d. b.

6 - MAS Enric (Movistar) d. b.

7 - LAFAY Victor (Cofidis) d. b.

8 - ALMEIDA João (UAE) d. b.

9 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

10 - CARTHY Hugh (EF) d. b.

Sailkpen nagusia:

1 - KÄMNA Lennard (BORA) 15:38:46

2 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:06

3 - ALMEIDA João (UAE) +0:08

4 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:13

5 - KELDERMAN Wilco (Jumbo) +0:15

6 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:17

7 - HINDLEY Jai (BORA) +0:18

8 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +0:19

9 - CICCONE Giulio (Trek) +0:26

10 - MAS Enric (Movistar) +0:27

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena