18:36

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatiko (3. etapa)

Philipsenek irabazi du Tirreno-Adriatikoko hirugarren etapa eta Gannak lidertzari eutsi dio

EITB Media

Jasper Philipsenek esprintean mendean hartu ditu Phil Bauhaus eta Biniam Girmay. Bestalde, Filippo Gannak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

1:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jasper Philipsenek (Apecin-Deceuninck) irabazi du Tirreno-Adriatikoko hirugarren etapa asteazken honetan, martxoaren 8an, eta Filippo Gannak ((INEOS Grenadiers) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Esprintean erabaki da hirugarren etapako irabazlea. Azken metroetan Philipsen izan da onena Phil Bauhaus (Bahrain Victorious) eta Biniam Girmay (Inetrmarche-Circus-Wanty) mendean hartuta.

Garailea esprintean erabaki bada ere, hala ez izateko zorian egon da, haizeagatik. Izan ere, Jumbo-Vismak erasoa jo du helmugarako 10 kilometro falta zirenean, eta tropela zatitu du. Ondoren, ordea, amaierarako sei kilometro falta zirenean berriz bateratu da taldea, eta inork ezin izan du esprinta saihestu.

Azken metroetan lan bikaina egin du Mathieu van der Poelek (Jumbo-Visma), eta garaipena bideratuta utzi dio Philipseni; belgikarrak taldekideen lan ona biribildu du garaipena bereganatuta. Bauhaus izan da bigarren eta Girmay hirugarren.

Bestalde, sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Filippo Gannak (INEOS Grenadiers). Italiarrak 28 segundo ateratzen dizkio Lennard Kämnari (BORA-hansgrohe) eta 30 Magnus Sheffieldi (INEOS Grenadiers).

3. etapako sailkapena:

1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 5:19:08

2 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.

3 - GIRMAY Biniam (Intermarche) d. b.

4 - MOSCHETTI Matteo (Q36.5 Pro) d. b.

5 - CONSONNI Simone (Cofidis) d. b.

6 - VAN AERT Wout (Jumbo) d. b.

7 - THEUNS Edward (Trek) d. b.

8 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d. b.

9 - JAKOBSEN Fabio (Soudal) d. b.

10 - MEEUS Jordi (BORA) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - GANNA Filippo (INEOS) 5:19:01

2 - KÄMNA Lennard (BORA) +0:28

3 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +0:30

4 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:34

5 - ARENSMAN Thymen (INEOS) +0:39

6 - ALMEIDA João (UAE) +0:41

7 - LEKNESSUND Andreas (DSM) d. b.

8 - PEDERSEN Casper (Soudal) +0:47

9 - KELDERMAN Wilco (Jumbo) +0:48

10 - LUTSENKO Alexey (Astana) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena