14:23

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia

2023ko Andaluziako Itzulia: etapetako profilak, parte-hartzaileak eta ibilbidea

EITB MEDIA

Besteak beste, Tadej Pogacar, Egan Bernal eta Mikel Landa arituko dira aurtengo Andaluziako Itzulian. Otsailaren 15etik 19ra jokatuko dute, Jaengo Puente de Genaven hasi eta Malagako Alhaurin de la Torren amaituko da, eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere izango dira irteeran.

  • Andaluziako Itzuliko 1. etapren profila

    Andaluziako Itzuliko 1. etapren profila

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andaluziako 69. Itzulia 2023ko otsailaren 15etik 19ra bitartean jokatuko dute. Puente de Genaven (Jaen) hasi da eta Alhaurin de la Torren (Malaga) amaituko da, eta bertan parte hartuko duten txirrindularien artean Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra dago, alegia, munduko lehena eta 2020ko eta 2021eko Frantziako Tourreko irabazlea.

Pogacarrekin batera, besteak beste, txirrindulari hauek ere egongo dira bertan: Mikel Landa arabarra (Baharain Victorious, zazpigarren egin berri du Valentziako Itzulian), Tao Geoghegan Hart britainiarra (2020ko Giroan garaile), Enric Mas mallorcarra (Espainiako Vueltako podiumean birritan egon da) eta Carlos Rodriguez granadarra (Espainiako txirrindularitzaren promesa gaztea, Espainiako errepideko egungo txapelduna). Egan Bernal kolonbiarra (INEOS, 2019ko Tourreko eta 2021eko Italiako Giroko irabazlea) ere parte hartzekoa zen, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez du parte hartuko, "San Juango Itzulian (Argentina) izandako eroriko baten ondorioz".

Andaluziako lasterketan parte hartuko duten 17 taldeak honako hauek izango dira: Euskaltel-Euskadi, Astana, Bahrain Victorius, Movistar Team, Alpecin Deceuninck, Ineos Grenadiers, Burgos BH, Caja Rural, Eolo Kometa, Intermarche-Circus-Wanty, Israel-Premier Tech, Jayco, Kern Pharma, Lotto Dstny, Flanders-Baloise, TotalEnergies eta UAE Team Emirates.

Edizio honetako bost etapak Andaluziako zortzi probintzietako seitan egingo dira, eta guztira 845 kilometro eta 18 mendate izango dituzte aurretik txirrindulariek.

Lasterketaren ibilbidea:

1. etapa (otsailak 15): Puente de Genave (Jaen) - Santiago de la Espada (Jaen). 179 km.

Irudia: Andaluziako Itzulia.

Irudia: Andaluziako Itzulia.

2. etapa (otsailak 16): Diezma (Granada) - Alcala la Real (Jaen). 156 km.

Irudia: Andaluziako Itzulia.

Irudia: Andaluziako Itzulia.

3. etapa (otsailak 17): Alcala de Guadaira (Sevilla) - Alcala de los Gazules (Cadiz). 161 km.

Irudia: Andaluziako Itzulia.

Irudia: Andaluziako Itzulia.

4. etapa (otsailak 18): Olvera (Cadiz) - Iznajar (Kordoba). 164 km.

Irudia: Andaluziako Itzulia.

Irudia: Andaluziako Itzulia.

5. etapa (otsailak 19): Otura (Granada) - Alhaurin de la Torre (Malaga). 184 km.

Irudia: Andaluziako Itzulia.

Irudia: Andaluziako Itzulia.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena