11:26

Txirrindularitza

TOUR DOWN UNDER (3ª ETAPA)

Pello Bilbaok Down Under Tourreko hirugarren etapa bereganatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gernikarra sailkapeneko bigarren postura igo da, eta Jay Vine liderrarengandik 15 segundora.

  • Pello Bilbao, helmugan besoa gora duela.

    Pello Bilbao, helmugan besoa gora duela. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bahrain Victorious taldeko Pello Bilbao (Bahrain Victorious) bizkaitarrak (Gernika, 1990) irabazi du ostiral honetan jokatu den Down Under Tourreko hirugarren etapa. Bere aldetik, Jay Vine (UAE Emirates) australiarra da sailkapen nagusiko lider berria.

Gernikarra adi egon da Vinek Corkscrewko igoera gogorrean (% 13ko batez besteko maldak) erasora jo duenean, eta harekin eta Simon Yates britainiarrarekin (Jayco-Alula) batera ihes egin du, Rohan Dennis (Jumbo-Visma) liderra atzean utzita.

UAEko txirrindularia asmo handiz aritu da lanean, bere herrikide Denisen liderraren elastikoa bereganatzeko asmoz, eta bere bi iheskideen laguntza aurkitu du. Horri esker, euren artean jokatu dute etaparen garaipena. Jardun horretan, Bilbao izan da azkarrena azken esprintean Yates baino ahaltsuago agertuta. Vine, berriz, hirugarren tokian sartu da, baina lidertza eskuratzearen saria lortu du.

Gaur garaipena profesionaletan erdiesten duen hamabosgarrena da Bilbaorentzat, eta, bide batez, sailkapen nagusiko bigarren tokira jauzi egiteko balio izan dio. Une honetan Vinerengandik 15 segundora dago, lasterketaren probaren laugarren etapari ekin aurretik (135 kilometro).

"Yates eta Vinerekin bat egiteko zailtasunak izan ditut. Nire onena eman behar izan dut, igoeraren azken 300 metroetan haiekin bat egiteko. Banekien aukera ona izango nuela, eurak ere sailkapen nagusiaren bila zebiltzalako. Ni, aldiz, nire esprint onena egitera eta irabazten saiatzera atera naiz", azaldu du gernikarrak garaipenaren ostean.

Bere aldetik, Gorka Izagirre (Movistar) ormaiztegiarra etapako 11. postuan sartu da, irabazlearengandik 28 segundora, eta nabarmen egin du gora sailkapenean ere 10. postuan kokatu arte, Jay Vinerengandik 1:01era.

3. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - BILBAO Pello (Bahrain) 2:48:10

2 - YATES Simon (Jayco) d.b.

3 - VINE Jay (UAE) d.b.

4 - MATTHEWS Michael (Jayco) +0:28

5 - BYSTRØM Sven Erik (Intermarché) d.b.

6 - TESFATSION Natnael (Trek) d.b.

7 - TIBERI Antonio (Trek) d.b.

8 - VADER Milan (Jumbo) d.b.

9 - O'CONNOR Ben (AG2R) d.b.

10 - HAYTER Ethan (INEOS) d.b.

11 - IZAGIRRE Gorka (Movistar) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - VINE Jay (UAE) 10:32:50

2 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:15

3 - YATES Simon (Jayco) +0:16

4 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +0:45

5 - SCHMID Mauro (Soudal) +0:46

6 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:50

7 - BYSTRØM Sven Erik (Intermarché) +0:54

8 - TIBERI Antonio (Trek) +0:58

9 - O'CONNOR Ben (AG2R) +1:00

10 - IZAGIRRE Gorka (Movistar) +1:01

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena