18:46

Txirrindularitza

FITXAKETA BERRIAK

Xabier Muriel, Movistarreko hiru kirol zunzendari berrietako bat

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Muriel izango da, Yvon Ledanois eta Jürgen Roelandtsekin batera, Movistar Teameko kirol-zuzendari berrietako bat 2023an, eta errendimendu arloa indartuko du.

  • Xabier Muriel

    Xabier Muriel. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023rako txirrindularien plantilla iragarri ondoren (45 guztira), Movistarrek bere egiturara hiru teknikari gehitu dituela jakinarazi du: Xabier Muriel gipuzkoarra, Yvon Ledanois frantziarra eta Jürgen Roelandts belgikarra.

Roelandtsek (17 urtez profesionala izan zen eta San Remon eta Flandrian podiuma lortu zuen) eta Ledanoisek (2005ean eta 2012an Abarca egiturako parte izan zen) Murielekin partekatuko dute kirol zuzendari postua. Azken hau Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako tituluduna da, eta Movistar taldeko "errendimendu eremua indartuko du" Caja Rural eta Murias taldeetan aurretiko esperientziaren bermearekin.

"Muriasen eta Caja Ruralen egin nuen etaparen ondoren, 2022a urte lasaiagoa izan da niretzat, txirrindularitzatik kanpo eta garapen pertsonalerako proiektu propio batean zentratuta. Baina argi neukan itzuli nahi nuela, eta nire ilusioa talde honekin egitea zen. Zuzendari gisa nator nagusiki, baina Kirol Zientzietan nago egiten doktoretza eta biomekanikan nago espezializatua. Eta uste dut alderdi horietako bakoitzak bestea aberasten duela", adierazi du Murielek.

"Oso bat eginda" dagoen taldea aurkitu duela esan du zaldibiarrak, "giro onarekin eta familiarra". "Babestua" sentitzen da bertan, eta denboraldi berria hasteko "irrikaz" dagoela nabarmendu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena