19:00

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta (14. etapa)

Carapazek irabazi du Panderan amaitu den etapa; Evenepoelek lidertzari eutsi dio, asko sufrituta

EITB Media

Richard Carapazek irabazi du Espainiako Vueltako 14. etapa. 'Superman' Lopez izan da bigarren eta Primoz Roglic hirugarren. Esloveniarrak Evenepoel liderrarekiko zuen desabantaila murriztu du.

  • Richard Carapaz

    Richard Carapaz, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Richard Carapazek (Ineos Grenadiers) irabazi du Espainiako Vueltako 14. etapa, larunbat honetan (irailak 3) Montoro eta Pandera artean egin dena 160,3 kilometroko ibilbidearekin. Remco Evenepoelek (Quick Step – Alpha Vinyl) denbora galdu du, baina lidertzari eutsi dio.

Carapazek bigarren garaipena du aurtengo Vueltan, bi egun lehenago Peñas Blancasen amaitu zen etapa irabazi baitzuen. Ekuadorrekoa bakarrik iritsi da helmugara eta garaipena erdietsi du. Miguel Angel Lopez (Astana) eta Primoz Roglic (Jumbo-Visma) bigarren eta hirugarren izan dira hurrenez hurren, 8 segundora.

Laugarren izan da Joao Almeida (UAE Emirates) irabazlearekiko 27 segundora. Carlos Rodríguez (Ineos Grenadiers) eta Enric Mas (Movistar) Carapaz baino 36 segundo beranduago helmugaratu dira; Remco Evenepoel eta Juan Ayuso (UAE Emirates), aldiz, 56 segundora. Roglicek 52 segundo jan dizkio Evenepoel liderrari.

Clement Champoussin (Ag2r Citroën), Alexey Lutsenko (Astana Qazaqstan), Luis Leon Sanchez (Bahrain Victorious), Bruno Armirail (Groupama-FDJ), Richard Carapaz (Ineos Grenadiers), Filippo Conca (Lotto Soudal), Kenny Elissonde, Mads Pedersen (Trek-Segafredo), Raul Garcia Pierna (Equipo Kern Pharma) eta Marco Brenner (Team DSM) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia.

Pixkanaka, ihesaldiko taldeak izan duen abantaila murrizten hasi da tropela. Panderako igoeraren hasieran erasoa jo du Luis Leon Sanchezek, Carapazek, Champoussinek eta Concak erantzun diotelarik. Orduan jo du erasoa Roglicek faboritoen tropelean eta Evenepoel atzean utzi du. Igoeran Carapazek aurrera egin du eta maldan gora bikain ibilita garaipena eskuratu du. 'Superman' Lopezek eta Roglicek ezin izan dute Richard Carapaz harrapatu eta irabazteko aukerarik gabe geratu dira. Hala ere, Roglicek 52 segundo jan dizkio Evenepoel liderrari. 

Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Evenepoelek eta 1'49" ateratzen dio bigarren den Roglici. Hirugarren da Enric Mas, liderrarekiko 2'43"ra.

Etapako sailapena:

1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 4:09:27

2 - LOPEZ Miguel Ángel (Astana) +0:08

3 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) d. b.

4 - ALMEIDA João (UAE) +0:27

5 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +0:36

6 - MAS Enric (Movistar) d. b.

7 - ARENSMAN Thymen (DSM) +0:51

8 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +0:56

9 - AYUSO Juan (UAE) d. b.

10 - KELDERMAN Wilco (BORA) +1:24

Sailkapen nagusia:

1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 52:21:33

2 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) +1:49

3 - MAS Enric (Movistar) +2:43

4 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +3:46

5 - AYUSO Juan (UAE Emirates) +4:53

6 - LOPEZ Miguel Ángel (Astana) +6:02

7 - ALMEIDA João (UAE Emirates) +6:49

8 - KELDERMAN Wilco (BORA) +6:56

9 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +8:49

10 - O'CONNOR Ben (AG2R) +9:12

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena