19:45

Txirrindularitza

Kataluniako Volta

Grovesek irabazi du Kataluniako Voltako bigarren etapa eta Hvidebergek liderraren elastikoa jantzi du

EITB MEDIA

Kaden Grovesek esprintean irabazi du Voltako bigarren etapa. Bauhaus izan da bigarren eta Hofstetter hirugarren. Hvideberg da sailkapen nagusiko liderra.

  • Groves, Voltako bigarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE

    Groves, Voltako bigarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kaden Grovesek (Team BikeExchange-Jayco) irabazi du Kataluniako Voltako bigarren etapa, astearte honetan L'Escalan hasi eta Perpinyanen amaitu dena. Norvegiako txirrindulariak liderraren elastikoa jantzi du.

Australiarrak 4 ordu, 44 minutu, eta 28 segundo behar izan ditu 202,5 kilometroko ibilbidea betetzeko. Phil Bauhaus (Bahrain-Victorious) izan da bigarren eta Hugo Hofstetter (Team Arkéa Samsic) hirugarren.

Tropela bi talde handitan zatitu da, amaierara heltzeko 15 kilometro falta zirenean; izan ere, zenbait txirrindulari erori dira. Simon Yates britainiarra egon da horien artean. Lehen multzoan Jonas Iversby Hvideberg (Team DSM) lider berria eguneko ihesaldian ibili da. Matthewsek ez dio sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi.

Hvidebergek 164 kilometro eman ditu lasterketaren buruan, Joan Bou (Euskaltel-Euskadi) eta Adria Moreno (Burgos-BH) txirrindulariekin batera. Hala ere, amaieratik 30 kilometrotara, tropelak ihesaldia behera bota du. Aurtengo edizioa irabazteko faboritoen artean dagoen Richie Portek (INEOS Grenadiers) lasterketa utzi behar izan du helmugara iristeko 51 kilometro falta zirenean.

Manuel Peñalver (Burgos-BH) bizkaitarrak seigarren postuan bukatu du etapa.

Bigarren etapako sailkapena:

1 - GROVES Kaden (Team BikeExchange-Jayco) 4:44:28

2 - BAUHAUS Phil (Bahrain - Victorious) d.b.

3 - HOFSTETTER Hugo (Team Arkéa Samsic) d.b.

4 - VERNON Ethan (Quick-Step Alpha Vinyl Team) d.b.

5 - MOLANO Juan Sebastián (UAE Team Emirates) d.b.

6 - PEÑALVER Manuel (Burgos-BH) d.b.

7 - MATTHEWS Michael (Team BikeExchange-Jayco) d.b.

8 - KRUIJSWIJK Steven (Jumbo-Visma) d.b.

9 - VANDENABEELE Henri (Team DSM) d.b.

10 - SKJELMOSE JENSEN Mattias (Trek - Segafredo) d.b.

 

Sailkapen nagusia:

1 - HVIDEBERG Jonas Iversby (DSM) 8:31:28

2 - MATTHEWS Michael (BikeExchange - Jayco) + 1"

3 - HOFSTETTER Hugo (Arkéa Samsic) + 7"

4 - SKJELMOSE JENSEN Mattias (Trek - Segafredo) + 11"

5 - MOLANO Juan Sebastián (UAE Team Emirates) + 11"

6 - CICCONE Giulio (Trek – Segafredo) + 11"

7 -  JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X Pro Cycling Team) + 11"

8 - HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe) + 11"

9 - BAKELANTS Jan (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) + 11"

10 -  OOMEN Sam (Jumbo-Visma) + 11"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena