Txirrindularitza
AZKEN ETAPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Azken etapa Bahrain taldeko Phil Bauhaus esprinter alemaniarrak irabazi du. Bere aldetik, Pello Bilbaok (Bahrain) bederatzigarren bukatu du sailkapen nagusian.
Jonas Vingegaard, Tadej Pogacar eta Mikel Landa Tirreno-Adriatikoko podiumean. Argazkia: EFE
Albisteak (7)
Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarrak irabazi du Tirreno-Adriatiko lasterketa bigarren urtez jarraian, San Benedetto del Tronton hasi eta amaitu den zazpigarren eta azken etapa jokatu ondoren (159 km). Mikel Landak, bere aldetik, sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu du.
Pogacarren (Komenda, 23 urte) ospakizun-festara Phil Bauhaus alemaniarra gehitu da. Izan ere, Bahraineko txirrindulari azkarra ez zen azken esprinterako aurreikuspenen artean agertzen, baina Bocholteko (Alemania) txirrindulariak aurkarien markaketa aprobetxatu, erasoa jo eta ezustean harrapatu ditu gainerakoak.
Etapako bigarren postua Giacomo Nizzolo (Israel Premier Tech) italiarrarentzat izan da eta hirugarrena Kaden Groves (BikeExchange) australiarrarentzat. Sailkapen nagusiko gizonak Pogacarrekin iritsi dira.
Horrenbestez, World Tourreko beste lasterketa bat eskuratu du txirrindulari esloveniar miresgarriak. Gainera, bi etapa ere bereganatu ditu, erakustaldiak emanez hasi eta buka, larunbatean Monte Carpegnan bakarka egindako ihesaldiarekin egin zuen bezala. "Beste mundu batekoa da", esan zuen, besteak beste, Mikel Landak.
Esloveniarrarekin batera podiumera igo diren beste bi txirrindulariak Jonas Vingegaard danimarkarra (Jumbo Visma), 2021eko Tourrean bigarren izandakoa, eta Mikel Landa arabarra izan dira. 2021eko ekitaldian postu bera erdietsi zuen murgiarrak, eta aurten ere itxura ona eman du. Era berean, Pello Bilbaok (Bahrain) bederatzigarren bukatu du sailkapen nagusian.
ZAZPIGARREN ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - BAUHAUS Phil (Bahrain) 3:39:58
2 - NIZZOLO Giacomo (Israel) d.b.
3 - GROVES Kaden (BikeExchange) d.b.
4 - CIMOLAI Davide (Cofidis) d.b.
5 - DAINESE Alberto (Team DSM) d.b.
6 - KRISTOFF Alexander (Intermarché) d.b.
7 - BOASSON HAGEN Edvald (TotalEnergies) d.b.
8 - KOOIJ Olav (Jumbo-Visma) d.b.
9 - DÉMARE Arnaud (Groupama) d.b.
10 - MOSCHETTI Matteo (Trek) d.b.
BEHIN BETIKO SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 27:25:53
2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1:52
3 - LANDA Mikel (Bahrain) +2:33
4 - PORTE Richie (INEOS) +2:44
5 - HINDLEY Jai (BORA) +3:05
6 - ARENSMAN Thymen (Team DSM) +3:16
7 - CARUSO Damiano (Bahrain) +3:20
8 - PINOT Thibaut (Groupama) +3:37
9 - BILBAO Pello (Bahrain) +3:51
10 - CICCONE Giulio (Trek) +4:03
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa