19:03

Txirrindularitza

Tirreno - Adriatikoa

Gannak Evenepoel eta Pogacar gainditu ditu erlojupekoan eta lidergoa estreinatu du

EITB MEDIA

Filippo Gannak garaipena lortu du Tirreno - Adriatikoko lehen etapan. 11 segundo atera dizkio Evenepoeli eta 18 Pogacarri.

  • Ganna Tirreno - Adriatikoko lehen etapan.

    Ganna Tirreno - Adriatikoko lehen etapan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Filippo Gannak (INEOS Grenadiers) irabazi du Tirreno - Adriatikoko Lido di Camaiorren egin den eta 13,9 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa. Liderraren jertse urdina jantzi du, lasterketa irabazteko bi faboritoak gaindituta: Remco Evenepoel belgikarra (Quick-Step Alpha Vinyl Team) eta Tadej Pogacar esloveniarra (UAE Team Emirates).

Gannak 15 minutu eta 57 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Evenepoel bigarren izan da, 11 segundora; Pogacarrek, berriz, hirugarren postuan amaitu du 18 segundora.

Euskal txirrindulariei dagokienez, Pello Bilbao (Bahrain Victorious) Gernika-Lumokoak Gannak baino minutu 1 eta 10 segundo gehiago behar izan ditu. Alex Aranburuk (Movistar Team) aldiz, irabazlearengandik minutu eta 21 segundora bukatu du. Mikel Landak (Bahrain - Victorious) minutu bat eta 23 segundo galdu ditu liderrarekiko.

Astearte honetan 57. edizioko etapa luzeena jokatuko da eta txirrindulariek 219 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre.

 

LEHEN ETAPAREN SAILKAPENA ETA SAILKAPEN NAGUSIA:

1- GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 0:15:17

2- EVENEPOEL Remco (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:11

3- POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 0:18

4- ASGREEN Kasper (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:24

5- DOWSETT Alex (Israel - Premier Tech) 0:25

6- ARENSMAN Thymen (Team DSM) 0:28

7- LUDVIGSSON Tobias (Groupama - FDJ) 0:32

8- VAN EMDEN Jos (Jumbo-Visma) 0:33

9- BJERG Mikkel (UAE Team Emirates) 0:39

10- SOBRERO Matteo (Team BikeExchange - Jayco) d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena