19:54

Txirrindularitza

TIRRENO-ADRIATIKO (5. ETAPA)

Barguil, ihesaldiko igotzailerik onena, garaile Fermon

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Evenepoel, Pogacar y Vingegaard equivocaron el camino cuando iban tras los fugados, lo que les imposibilitó alcanzarlos.

  • Warren barguil entra en meta en solitario.

    Warren barguil entra en meta en solitario. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Warren Barguil (Team Arkéa Samsic) frantziarrak irabazi du Tirreno-Adriatiko lasterketako bosgarren etapa, Sefro eta Fermo artean jokatu dena (155 kilometro), ihesaldian indartsuena izan ostean. Sailkapenean ez da aldaketa handirik egon, eta Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates) liderraren elastiko urdinarekin jarraitzen du.

Etapa ederra ikusi ahal izan da Bi Itsasoetako Lasterketan, Fermoko horma harriztatuetan amaitu dena. Warren Barguilek bere aurpegirik onena atera du helmugara bakarrik iristeko, eta bertan bere ibilbideko zazpigarren garaipena ospatu du. Xandro Meurisse (Alpecin-Fenix) izan da bigarrena, 10 segundora, eta Simone Velasco (Astana) hirugarrena, 14ra.

Ihesaldia gailendu zaio tropel handiari, baina jardunaldiak beste amaiera bat izan zezakeen, Remco Evenepoel (Quick-Step Alpha Vinyl Team), Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) eta Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) hirukotearen hutsegiteagatik izan ez balitz.

Evenepoelek erasoa jo du helmugatik 8 kilometrora, eta berarekin batera joan dira Pogacar eta Vingegaard, ihesaldikoengandik ia 1:30eko atzerapena zutenean. Handik bi bat kilometrora, aurrekoekin bat egitetik oso gertu zeudela, okerreko bidea hartu dute, zuzen joan baitira eskuinera egiten zuen bihurgune itxi bat hartu beharrean. Hortxe bukatu dira jazarpena gauzatzeko itxaropen guztiak.

Egiari zor, bidegurutzea ez zegoen ondoegi adierazita (seinale gutxirekin eta bihurgunea hartu behar zutela adierazten zuten epaile gutxi batzuekin). Egoera horretatik kaltetuen Evenepoel atera da, bera izan baita atzera metro gehien egin behar izan dituena. Hala, lanak izan ditu berriro faboritoen taldearekin bat egiteko.

Richie Porte (INEOS) bakarrik saiatu da aurrera egiten harri eta galtzada-harrien gaineko azken aldapa gogorretan, Pogacar, Vingegaard, Evenepoel edo Mikel Landari (Bahrain-Victorious) 2 segundoko errenta ateraz. Horrenbestez, Pogacarrek lider jarraitzen du, eta haren atzetik Evenepoel dago, 9 segundora.

BOSGARREN ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - BARGUIL Warren (Team Arkéa) 3:39:53

2 - MEURISSE Xandro (Alpecin) +0:10

3 - VELASCO Simone (Astana) +0:14

4 - OLIVEIRA Nelson (Movistar) +0:15

5 - PORTE Richie (INEOS) +0:26

6 - POGACAR Tadej (UAE) +0:28

7 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) d.b.

8 - MAS Enric (Movistar) d.b.

9 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) d.b.

10 - HINDLEY Jai (BORA) d.b.

11 - LANDA Mikel (Bahrain) d.b.

SAILKAPEN OROKORRA:

1 - POGACAR Tadej (UAE) 18:17:08

2 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +0:09

3 - ARENSMAN Thymen (Team DSM) +0:43

4 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) +0:45

5 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) +1:00

6 - PORTE Richie (INEOS) m.t.

7 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +1:02

8 - HINDLEY Jai (BORA) +1:06

9 - MAS Enric (Movistar) +1:11

10 - KELDERMAN Wilco (BORA) +1:14

-------------------------------

12 - BILBAO Pello (Bahrain) +1:18

15 - LANDA Mikel (Bahrain) +1:24

26 - ARANBURU Alex (Movistar) +2:33

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena