17:43

Txirrindularitza

ALBISTE POZGARRIA

Egan Bernal bizikleta estatikora itzuli da istripuaren ondoren

EITB MEDIA

Bizikleta estatiko baten gainean pedalkadak ematen ari den bideo bat argitaratu du txirrindulariak bere sare sozialetan.

  • Egan Bernal bizikleta estatikaoren gainean

    Egan Bernal bizikleta estatikaoren gainean. Argazkia: @eganbernal

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Egan Bernal bizikleta estatiko batean kirola egiten ari den bideo bat argitaratu du. Ineos taldeko txirrindulari kolonbiarrak Bogota (Kolonbia) inguruan entrenatzen ari zela istripua izan zuen urtarrilaren 24an.

Bideoan ikus daitekeenez, Bernal lepokorik, bendarik, eskaiolarik eta beso-euskarririk gabe ageri da; hala ere, ebakuntzaren osteko orbainak ikus daitezke haren bizkarrean.

Bernalek ebakuntzaren ondoren argitaraturiko bigarren bideoa da aipatutako hau. Aurrenekoan, ospitaletik atera osteko lehen urratsak nola ematen dituen ikus daiteke.

2021eko Italiako Giroko eta 2019ko Frantziako Tourreko txapeldunari joan zen otsailaren 6an alta eman zioten La Sabanako Unibertsitate Klinikan, hainbat ebakuntza egin ondoren.

Txirrindulariak urtarrilaren 24an autobus baten aurka talka egin zuen Bogotatik Tunjara doan errepidean, Gachancipa udalerrian, ibilgailua geldituta zegoenean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 Zuzenean 13:10 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamalaugarren etapa
    18 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabala
    18 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena