18:26

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia (7. etapa)

Storerrek erdietsi du garaipena Alacanteko Balkoian eta Roglicek lidergoari eutsi dio

A. B. E. | EITB Media

Michael Storer nagusitu da Espainiako Itzuliko zazpigarren etapan. Vuelta irabazteko faboritoak batera iritsi dira helmugara eta Primoz Roglicek sailkapen nagusiko lehen postua mantendu du. Alejandro Valverdek lasterketa utzi du eroriko baten ondorioz.

2:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Michael Storerrek (Team DSM) irabazi du Espainiako Itzuliko zazpigarren etapa, ostiral honetan Gandia eta Alacanteko Balkoia artean (152 km) egin dena. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) lidergoari eutsi dio, baina Felix Grossschartner (BORA-Hansgrohe) 8 segundora gerturatu zaio sailkapen nagusian.

Storerrek erasoa jo du helmugarako lau kilometro falta zirenean, eta garaipena erdietsi du. Carlos Verona (Movistar Team) izan da bigarren 22 segundora, eta 1'01"era helmugaratu da Pavel Sivakov (Ineos Grenadiers), hirugarren postuan.

Vuelta irabazteko faboritoen artean dauden Primoz Roglic, Adam Yates, Enric Mas eta Egan Bernal txirrindulariek multzo berean gurutzatu dute helmuga, irabazleak baino 3'33" beranduago.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Roglic, eta Felix Grossschartner 8 segundora dago bigarren postuan dago. Enric Mas (Movistar Team) da sailkapen nagusiko hirugarrena, liderrarekiko 25 segundora.

Valverde lasterketa uztera behartu duen erorikoa

Alejandro Valverde (Movistar Team) erori egin da helmugarako 43 kilometro falta zirenean, tropelean erasoa jo eta erritmo bizitu ostean. Murtziarrak lasterketan jarraitu du, baina etapa amaitzeko 33 kilometro falta zirenean ezin izan du gehiago eta agur esan dio Espainiako Itzuliari.

7. etapako sailkapena:

1 - STORER Michael (Team DSM) 4:10:13

2 - VERONA Carlos (Movistar Team) + 21"

3 - SIVAKOV Pavel (INEOS Grenadiers) + 59"

4 - KUSS Sepp (Team Jumbo-Visma) + 1'16"

5 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) + 1'24"

6 - BARDET Romain (Team DSM) + 1'32"

7 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) + 1'32"

8 - KRON Andreas (Lotto Soudal) + 1'37"

9 - CRAS Steff (Lotto Soudal) + 2'17"

10 - POLANC Jan (UAE-Team Emirates) + 2'29"

Sailkapen nagusia:

1 - ROGLIC Primož (Team Jumbo-Visma) 25:18:35

2 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) + 8"

3 - MAS Enric (Movistar Team) + 25"

4 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) + 36"

5 - POLANC Jan (UAE-Team Emirates) + 38"

6 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 41"

7 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) + 57"

8 - KUSS Sepp (Team Jumbo-Visma) + 59"

9 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 1'06"

10 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) + 1'22"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena