Txirrindularitza
Requena - Cullerako Mendia
A. B. E. | EITB Media
Magnus Cort Nielsen nagusitu da Cullerako Mendian amaitu den etapan. Primoz Roglic bigarren izan da, eta esloveniarra kokatu da sailkapen nagusiko lehen postuan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Magnus Cort Nielsenek (EF Education-Nippo) irabazi du Espainiako Itzuliko seigarren etapa, ostegun honetan Requena eta Cullerako Mendatea artean (158,3 km) egin dena. Primoz Roglic (Jumbo Visma) bigarren izan da, eta esloveniarra da lasterketako liderra.
Cullerako Mendia hirugarren mailako igoera da, 1,9 kilometrokoa eta batez besteko ehuneko 9,4ko malda duena. Cort Nielsenek daukan guztia eman du azken igoeran, eta Roglic atzetik zetorkiola ikusi duen arren, indarra izan du azken pedal kolpeak eman eta garaipena lortzeko.
Etapan bigarren izan den Roglic da orain sailkapen nagusiko lehen postuan, gaur arte liderra zen Kenny Elissondek (Trek-Segafredo) txakalaldia izan baitu. Enric Mas (Movistar) da bigarren 25 segundora, eta Miguel Angel Lopez (Movistar) hirugarren 36 segundora. Alejandro Valverde (Movistar) eta Egan Bernal (Ineos Grenadiers) laugarren eta bosgarren dira hurrenez hurren, liderrarekiko 41 segundora. Mikel Landak (Bahrain Victorious) bederatzigarren postuan jarraitzen du, 1'12"ra.
Bou, eguneko ihesaldian
Etapako 50. kilometroan sortu da eguneko ihesaldia, Bol (Burgos-BH), Magnus Cort, Lindeman (Qhubeka), Joan Bou (Euskaltel-Euskadi) eta Gibbons (UAE) txirrindulariek osatu dutena. Ehun kilometro baino gehiago eman dituzte lasterketaren buruan, baina Vuelta irabazteko faboritoak direnen multzoak harrapatu egin ditu azken kilometroetan; denak, Cort Nielsen izan ezik. Danimarkarrak ez du etsi, azkeneraino borrokan jarraitu du, garaipenaren saria lortuz.
6. etapako sailkapena:
1 - CORT Magnus (EF Education - Nippo) 3:30:53
2 - ROGLIC Primož (Team Jumbo-Visma) d. b.
3 - BAGIOLI Andrea (Deceuninck - Quick Step) + 2"
4 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 4"
5 - MAS Enric (Movistar Team) + 4"
6 - MATTHEWS Michael (Team BikeExchange) + 6"
7 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 8"
8 - VALVERDE Alejandro (Movistar Team) + 8"
9 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) + 9"
10 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) + 16"
Sailkapen nagusia:
1 - ROGLIC Primož (Team Jumbo-Visma) 21:04:49
2 - MAS Enric (Movistar Team) + 25"
3 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) + 36"
4 - VALVERDE Alejandro (Movistar Team) + 41"
5 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 41"
6 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 53"
7 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) + 58"
8 - CALMEJANE Lilian (AG2R Citroën Team) + 1'04"
9 - LANDA Mikel (Bahrain - Victorious) + 1'12"
10 - ARU Fabio (Team Qhubeka NextHash) + 1'17"
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa