19:20

Txirrindularitza

Tarancon - Albacete

Philipsenek irabazi du bosgarren etapa eta Elissonde da Espainiako Itzuliko lider berria

A. B. E. | EITB Media

Jasper Philipsenek garaipena lortu du Albaceten, esprintean Jakobsen eta Dainese mendean hartuta. Rein Taaramaek lidergoa galdu du eroriko baten ondorioz, eta Kenny Elissondek jantzi du jertse gorria.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jasper Philipsenek (Alpecin Fenix) irabazi du Espainiako Itzuliko bosgarren etapa, asteazken honetan Tarancon eta Albacete (184,4 km) artean egin dena. Kenny Elissonde (Trek - Segafredo) da lasterketako lider berria.

Philipsenek esprintean lortu du garaipena, Fabio Jakobsen (Deceuninck - Quick Setp) eta Alberto Dainese (AG2r Citröen) mendean hartuta. Helmugarako 12 kilometro falta zirenean erorikoa izan da, bosgarren etapa honetara arte liderra zen Rein Taaramae (Intermarche-Wanty-Gobert) lurrera joan da, eta ezin izan dio sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi.

Orain, Kenny Elissonde dago sailkapen nagusiaren buruan. Frantziarrak 5 segundo ateratzen dizkio bigarren den Primoz Roglici (Jumbo Visma), 10 segundo Lilian Calmejaneri (AG2r Citröen) eta 20 segundo Enric Masi (Movistar).

Lazkano eta Azparren, eguneko ihesaldian

Oier Lazkano (Caja Rural-Seguros RGA), Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi) eta Pelayo Sanchez (Burgos-BH) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia. Helmugarako 20 kilometro falta zirenean Azparrenek eta Sanchezek etsi egin dute, baina Lazkanok aurrera jo du. Hala ere, tropelak harrapatu egin du helmugarako 16 kilometrora.

Taaramae, Nieve eta Bardet, erorikoan

Tropelak Lazkano harrapatu ostean, jada lanean ari ziren Deceuninck eta Groupama taldeek erritmoa bizitu dute esprintari begira. Dena lasai zegoela ematen zuen, baina Albaceten kokatutako helmugarako 12 kilometro falta zirenean erorikoa egon da tropelean eta 100 txirrindulari joan dira lurrera. Horietako bat lidergoa galdu duen Taaramae izan da.

Besteak beste, Mikel Nieve (BikeExchange) eta Romain Bardet (Team DSM) ere erori egin dira. Gainera, Nieveri bekain bat eta kokotsa josi behar izan dizkiote erorikoarengatik.

5. etapako sailkapena:

1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) 4:24:41

2 - JAKOBSEN Fabio (Deceuninck - Quick Step) d. b.

3 - DAINESE Alberto (Team DSM) d. b.

4 - MOLANO Juan Sebastián (UAE-Team Emirates) d. b.

5 - ALLEGAERT Piet (Cofidis, Solutions Credits) d. b.

6 - ABERASTURI Jon (Caja Rural - Seguros RGA) d. b.

7 - MEEUS Jordi (BORA - hansgrohe) d. b.

8 - MINALI Riccardo (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) d. b.

9 - JANSE VAN RENSBURG Reinardt (Team Qhubeka NextHash) d. b.

10 - DEMARE Arnaud (Groupama - FDJ) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - ELISSONDE Kenny (Trek - Segafredo) 17:33:57

2 - ROGLIC Primož (Team Jumbo-Visma) + 5"

3 - CALMEJANE Lilian (AG2R Citroën Team) + 10"

4 - MAS Enric (Movistar Team) + 20"

5 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) + 26"

6 - VALVERDE Alejandro (Movistar Team) + 32"

7 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) + 32"

8 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 32"

9 - LANDA Mikel (Bahrain - Victorious) + 44"

10 - MÄDER Gino (Bahrain - Victorious) + 45"

 



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena