Txirrindularitza
Uztailaren 31n
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ibilbide gogorra izango dute, sei mendaterekin, baina azken edizioan baino bi kilometro laburragoa, azken jaitsieran txirrindularien segurtasuna bermatu ahal izateko.
Mikel Landa
Jonas Vingegaard Frantziako Tourreko bigarren sailkatua Donostiako Klasikoan izango da, Mikel Landarekin eta Bauke Mollema eta Julian Alaphilippe 2016ko eta 2018ko edizioetako irabazleekin batera.
Lasterketa uztailaren 31an izango da eta ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute. Goi mailako partaidetza izango du. Hala ere, Alejandro Valverde Klasikoa bi aldiz irabazi duen txirrindularia ez da egongo, Tokioko Olinpiar Jokoetan dagoelako, ezta Remco Evenepoel 2019ko irabazlea ere. 2020an ez zen irabazlerik egon, lasterketa pandemiaren ondorioz bertan behera utzi zutelako.
Parte-hartzaile batzuen izenak ostiral honetako aurkezpen ekitaldian aipatu dituzte, Donostiako Udaletxean. Bertan bildu dira lasterketako babesleak, eta udal, foru eta Jaurlaritzako ordezkariak.
Nazioarteko txirrindularitzako maila gorenean dagoen lasterketak UCI World Tourreko 19 taldeak bilduko ditu, eta beste sei talde antolatzaileen gonbidapenei esker arituko dira.
Superman Lopez Movistar taldeko liderra eta Simon Yates ere irteeran izatea espero da. Ibilbidea gogorra izango dute, sei mendaterekin, baina azken ediziokoa baino bi kilometro laburragoa, azken jaitsieran txirrindularien segurtasuna bermatzeko.
Lucy Kennedyk 2019ko txapela defendatuko du
Emakumezkoen lasterketa ere antolatu dute, 2020an bertan behera geratu ostean. Lucy Kennedy da faborito nagusia, duela bi urteko edizioa irabazi ostean.
Kennedyrekin batera izango dira Ellen Van Dijk eta Ane Santesteban. Donostiarra kondo baino hobeto ezagutzen lau mendate dituen ibilbidea.
BLOGERAKO
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa