17:53

Txirrindularitza

Kataluniako Volta (4. etapa)

Chavesek etapa nagusia irabazi du eta Adam Yatesek lidergoari eutsi dio

A. B. | EITB Media

Esteban Chavesek irabazi du Kataluniako Voltako laugarren etapa, Port Ainen amaitu dena. Adam Yates laugarren izan da, eta sailkapen nagusiko lehen postuan mantentzen da.

  • Esteban Chaves

    Esteban Chaves, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esteban Chavesek (BikeExchange) irabazi du Kataluniako Voltako etapa nagusia, laugarrena, Ripoll eta Port Aine (166,5 kilometro) artean egin dena. Adam Yatesek (INEOS Grenadiers) lidergoari eutsi dio.

Asteazkenean bigarren izan zen Chaves, eta Port Aineko igoeran, aldiz, onena izan da. INEOS taldeak lan bikaina egin du, baina ezin izan du eguna garaipenarekin biribildu. Michael Woods (Israel Start-Up Nation) izan da bigarren eta Geraint Thomas (INEOS Grenadiers) hirugarren.

Sailkapen nagusiko lehen hiru postuak INEOS Grenadiers taldeko txirrindulariek betetzen dituzte. Adam Yates da lehen postuan eta 45 segundo ateratzen dizkio Richie Porteri. Geraint Thomas liderrarengandik 49 segundora dago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena