Txirrindularitza
Proventzako Tourra (3. etapa)
A. A. | EITB MEDIA
Ineos taldeko kolonbiarrak 15 segundo atera dizkio Egan Bernal herrikide eta taldekideari. Haien atzetik Julian Alaphilippe helmugaratu da, 18 segundora.
Ivan Ramiro Sosa helmugara iristeko zorian. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia
Albisteak (2)
Ivan Ramiro Sosa (INEOS Granadiers )kolonbiarra da Proventzako Tourreko lider berria, larunbat honetan jokatu den hirugarren etapa, azken-aurrekoa, irabazi ostean. haren atzetik helmugaratu da haren herrikidea eta taldekidea de Egan Bernal.
Sosak bere ibilbide profesionaleko hamabigarren garaipena lortu du, eta ez nolanahikoa, Mont Ventoux mendate gainean amaitu den 153,9 kilometroko etapa gogorra bereganatu baitu. Irabazlearen ostean Bernal, 2019ko Frantziako Tourreko txapelduna, eta Julien Alaphilippe frantziarra (Deceuninck-Quick Step) helmugaratu dira, 15 eta 18 segundoko atzerapenarekin, hurrenez hurren.
Euskal txirrindulariei dagokionez, Ion Izagirre (Astana) izan da nabarmenena, 30. postuan helmugaratu baita, irabazlearengandik 2:56ra.
Horrenbestez, igande honetan lasterketako laugarren eta azken etapari egingo diote aurre parte-hartzaileek, eta Sosak 19 eta 21 segundoko altxorrarekin ekingo dio.
Lasterketa, Italiako Giroa prestatzeko lehen proba, Avignon eta Salon de la Proventza arteko jardunaldiarekin amaituko da (163,9 kilometro). Txirrindulariek hirugarren mailako hiru mendate gainditu beharko dituzte.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa