Txirrindularitza
VUelta (2. etapa)
Erredakzioa
Marc Solerrek irabazi du Vueltako bigarren etapa. Primoz Roglic bigarren izan da, eta Dan Martin hirugarren. Bi hauek gain-saria jaso dute, Roglic da liderra, Martin bigarren, eta Carapaz hirugarren.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Marc Soler (Movistar) nagusitu da Vueltako bigarren etapan, Iruñea eta Lekunberri (151,6 kilometro) artekoan. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) lidergoari eutsi dio eta elastiko gorria jantzita jarraituko du.
Solerrek Aralargo San Migeleko igoeran jo du erasoa eta ihes eginda iritsi da helmugara, garaipena erdietsiz. Faboritoen taldetxoa 19 segundora helmugaratu da, eta bertan izan dira Roglic, Dan Martin, Alejandro Valverde eta Enric Mas, besteak beste.
Roglic bigarren izan da etapan eta Dan Martin (Israel) hirugarren. Bi hauek gain-saria jaso dute, eta Martinek Carapaz (Ineos) aurreratu du sailkapen nagusian. Primoz Roglic da liderra, Dan Martin da bigarren 9 segundora eta Richard Carapaz hirugarren, 11 segundora.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa