Txirrindularitza
Fitxaketak
eitb.eusn
Richie Porte australiarraren buelta izango da, bertan 2012tik 2015era egon eta gero.
Richie Porte
Ineos Grenadiers taldeak gaur iragarri du 2021etarako fitxatu berri dituen lau txirrindularien izenak, Tom Pidcock, Laurens De Plus, Dani Martinez eta Richie Porte.
Taldeko kirol-zuzendariak, Sir Dave Brailsfordek, lau gizon hauekin indartsuagoak izango direla hurrengo urtean esan du, "geroz eta handiagoa da lehia, irabaztea geroz eta zailago da aurten ikusi den bezala. Erronka honekin disfrutatzen ari gara eta gure helburua orain indartsuagoak bueltatzea da".
"Fitxatutako txirrindulariak euren taldeetan daude orain, denboraldian murgilduta, eta aurrerantzean gizon garrantzitsuak izango dira gure taldearen eboluzioan", gehitu du Brailsfordek.
Lau txirrindularien artean bat Ineosen bueltan izango da, Richie Porte, taldean 2012tik 2015era egon zen, "Richiek merezitako podiuma erdietsi du Frantziako Tourrean, zer-nolako txirrindularia den erakutsi egin du, tropelean dagoen onenetarikoa".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa