09:34

Txirrindularitza

Dopina

Quintanaren medikua eta fisioterapeuta, aske

eitb.eus

El Ministerio Público no informó de ninguna imputación ni contra los dos facultativos ni contra los ciclistas que también prestaron declaración.

  • Nairo Quintana

    Nairo Quintana

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurreko astean hainbat pertsona atxilotu zituzten Arkéa-Samsic taldearen barruan dopin susmoengatik Frantziako Fiskaltzak irekitako ikerketaren baitan.

Nairo Quintanaren medikua eta fisioterapeuta deklaratu ondoren aske geratu direla iragarri berri du Marsellako Fiskaltzak.

Ikerketa "kirolari bati, medikuaren justifikaziorik gabe, debekatutako substantziak edo metodoak ematea eta agintzea" eta "debekatutako produktuak garraiatzea" egotzita ireki zen. Ikerketa "osasun produktu ugari, botikak eta dopatzailetzat jo daitekeen metodo bat" aurkitu ostean abiatu zuten.

Halere, momentuz ez zaie ezer leporatu, ez txirrindulariei ez medikuei.

Quintanak hilaren 16an galdekatu zutela onartu du eta bere hoteleko gela miatu ere, baina ezer aurkitu gabe, bere kirol-ibilbidean "txirrindulari zintzoa eta garbia" izan dela adierazi eta argitu nahi izan du.

Ikertzaileek debekatutako substantziak izan, kirolari batentzat ezin diren metodoak erabili edota debekatutako produktuak garraiatu zituzten egiaztatu nahi dute. Zigorra bost urte kartzelan eta 375.000 euroko isuna izan daiteke.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    08 12:35 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bosgarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena