Txirrindularitza
Munduko Txapelketa
Erredakzioa
Herbehereetako txirrindularia nagusitu da Imolako Munduko Txapelketako erlojupekoan. Reuuser izan da bigarren eta Van Dijk, hirugarren. Titulua lortzeko faboritoa zen Dygertek erorikoa izan du.
Anna van der Breggen, erlojupeko munduko txapelduna. Argazkia: EFE
Anna van der Breggen da erlojupeko munduko txapeldun berria. Herbehereetako txirrindularia izan da onena Imolan (Italia) egiten ari den Munduko Txapelketako erlojupeko proban eta urrezko domina lortu du.
Iazko txapelduna zen Chloe Dygert zen titulua eskuratzeko faborito nagusia, baina estatubatuarrak eroriko latza izan du, eta aukerarik gabe geratu da. Dygert marka onenak egiten ibili da, eta 14. kilometroan 26 segundotan hobetu du Marlen Reusserren (Suitza) denbora, eta 36 segundotan Van der Breggenena. Ondoren, ordea, erorikoa izan du; errepideko babesa gainditu eta beste aldeko landara joan da.
Reusserrek lortu du zilarrezko domina, irabazlearengandik 15 segundora. Ellen Van Dijkek (Herbehereak) zintzilikatu du brontzeko domina, txapeldunarengandik 31 segundora.
37. postua Oyarbiderentzat
Lourdes Oyarbide euskal txirrindulariak 37. postuan amaitu du erlojupekoa, Van der Bregenengandiko 5'44"ra. Oyarbideren helburua lehen 25 postuetan amaitzea zen, baina urrun geratu da.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa