Txirrindularitza
Tourrera begira prestatzen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tourreko egungo garaileak sasoian dagoela erakutsi du Frantziako lasterketa handia hasteko 25 falta direnean.
Egan Bernal, 202ko Okzitaniako Ibilbideko irabazlea. Argazkia: EFE
Egan Bernal kolonbiarrak (Team Ineos) Okzitaniako Ibilbidea eskuratu du astearte honetan, Lectoure eta Rocamadour artean (195 km) jokatu den lasterketako azken etapan (laugarrena) eutsi egin baitio sailkapen orokorrean zeukan aldeari. Bernal, astelehenean jarri zen lider, etapa nagusian garaipena erdietsi eta gero.
Azken jardunaldiari dagokionez, Benoit Cosnefroy frantziarra (AG2R) izan da garailea, eta Ineos taldeko 23 urteko txirrindulari gaztea laugarren helmugaratu da, Bauke Mollema (TSF) eta Thibaut Pinot (FJD) lehiakideen atzetik. Omar Fraile (Astana) bizkaitarra, berriz, hamalaugarren izan da etapan, irabazlearengandik 22 segundora.
Horrenbestez, Bogotako txirrindulariak Alejandro Valverderen lekukoa hartu du Okzitaniako Ibilbidean, eta hamaseigarren garaipena lortu du profesionaletan,. Horrez gain, sentsazio bikainak azaldu ditu urteko bere hitzordu handienari, Frantziako Tourrari, begira.
Bestalde, Tourra lau aldiz irabazi duen Chris Froomek 37. postuan amaitu du lasterketa, Bernal taldekidearengandik 9:26ra.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa