Txirrindularitza
Durango-Durango klasikoa
Agentziak | Erredakzioa
Herbeheretarrak Goiuriara egindako azken igoeran erabaki du lasterkera, helmugarako sei kilometrora.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Annemiek Van Vleuten (Michelton-Scott) egungo munduko txapelduna gailendu da Durango-Durango klasikoan eta aste borobila itxi du, ostegunean eta ostiralean Nafarroan lortutako bi garaipenak kontuan izanda.
Herbeheretarrak Goiuriara egindako azken igoeran erabaki du lasterkera, helmugarako sei kilometrora. Helmugara bera bakarrik iritsi da eta 18 sgeundoko aldea atera dio Anna van der Breggen (Boels-Dolmans) herrikideari eta minutu eta bost segundo Elisa Longo italiarrari.
Laugarren Clara Koopenburg (Paule Ka) alemaniarra izan da 1:07ra, eta bosgarren, 1:38ra, Marta Cavalli (Valcar-Travel Service) italiarra. Cavallirekin batera tropel nagusia sartu da.
Lasterketa Durangoko Ezkurdi plazan hasi eta amaitu da. Bertan bildu dira aurtengo edizioan partu hartu duten 139 txirrindulariak eta 24 taldeak, horietariko zazpi World Tour kategoriakoak.Ibilbideak 113 kilometro izan ditu; Miotara bost aldiz igo dira eta Goiuriara, berriz, bi aldiz.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa