Txirrindularitza
2020ko denborladia
eitb.eus
Esloveniarraren debuta izango da Italiako lasterketan, bertan puntuetako elastikoa irabazten saiatuko da.
Peter Sagan, Tourrean irabazten
Peter Sagan (Bora-Hansgrohe), munduko txapelketa hiru aldiz irabazi duen txirrindularia, Frantziako Tourrean eta Italiako Giroan izango da, Ralph Denk taldeko kirol-zuzendariak baieztatu duen bezala.
Esloveniarrak 30 urte ditu eta Tourreko puntuetako elastiko berdea zazpi aldi erdietsi du; aurtengo denboraldi bitxia Strade Bianchen hasiko du abuztuaren 1ean eta ondoren Milan-Torino, Milan-San Remo eta Criterium Dauphipe lasterketetan izango da.
Egun, Bora-Hansgrohe taldea Austriako Otztaleko Alpeetan dago altuerako entrenamenduak egiten.
"Tourrean Emanuel Buchmann izango da gure burua eta jomuga podiumean egotea izango da, edo hortik hurbil. Sagan ere bertan egongo da eta elastiko berdea berriro irabaztea izango da erronka", gehitu du Denkek.
Saganek aurten Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Gent-Wevelgem eta galtzada-harrizko beste hainbat lasterketa ez ditu jokatuko Italiako Giroan egon ahal izateko eta puntuetako "ciclamino" elastikoa irabazteko.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa