Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:18

Frantziako Tourra 2020

5. ETAPA

Saganek bere abiaduraren erakustaldia eman du Colmargo helmugan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eslovakiako txirrindulariak Wout Van Aert belgikarra eta Mateo Trentin italiarra izan ditu atzetik.

2:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peter Sagan (BORA-hansgrohe) irabazi du asteazken honetan jokatu den Frantziako Tourreko bosgarren etapa, Saint-Dié-des-Vosges eta Colmar artean jokatu dena (175,5 km).

Txirrindulari eslovakiarrak bere indarraren erakustaldia eman du helmugan egon den esprintean, nahiz eta esprinter nagusienetako zenbait falta izan diren, eguneko ibilbidearen zailtasunak behartuta atzean geratu baitira.

Sagan erraz gailendu da Wout Van Aerten (Jumbo-Visma) eta Mateo Trentinen (Mitchelton-Scott) aurretik, eta, horrenbestez, aurtengo ekitaldian erdiesten duen lehen garaipena poltsikoratu du, bere ibilbideko hamabigarrena.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Julien Alaphilippe frantziarrak (Deuceninck - Quick Step) líder izaten jarraitzen du, eta ez da aparteko aldaketarik izan bertan.

Ostegun honetako etapari begira, txirrindulariek mendiko lehen jardunaldiari egin beharko diote aurre, mendate batean amaitzen dena, gainera. Mulhouse eta La Planche des Belles Filles artean jokatuko den etapak 160,5 kilometro izango ditu. Ziklistek zazpi gain igo beharko dituzte, horietako hiru lehen mailakoak. Azken igoerak 7 kilometro ditu, % 8,7ko batez besteko pendizarekin, eta litekeena da lider aldaketa egotea sailkapenean.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena