Txirrindularitza
Suitzako Itzulia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Herbeheretarra eguneko ihesaldian egon da sartuta, eta profesional gisa lortu duen lehen garaipena erdietsi du.
Albisteak (4)
Antwan Tolhoek (Jumbo Visma) herbeheretarrak irabazi du Suitzako Itzuliko 6. etapa ostegun honetan. Einsiedeln eta Flumserberg herriak batu dituen 120 kilometroko ibilbidean Egan Bernal (Team Ineos) kolonbiarra bigarren helmugaratu da, eta bera da lasterketako lider berria.
Tolhoekentzat profesional gisa lortu duen lehen garaipena izan da. Herbeheretarra eguneko ihesaldian egon da sartuta, eta bera bakarrik iritsi da 1.220 metroko altueran kokatuta zegoen ailegaerara.
Haren ondoren, Bernal sartu da 17 segundoko atzerapenarekin, eta horrek lider jartzeko balio izan dio. Kolonbiar gazteak 12 segundoko tartea dauka bigarren tokian dagoen Rohan Dennis (Bahrain Merida) australiarrarekiko. Bi horien ostean, Patrick Konrad (Bora-Hansgrohe) austriarra ageri da, 29ra.
Egan Bernal. Foto: EFE
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa