Txirrindularitza
2019KO KATALUNIAKO ITZULIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Britainiarra bost txirrindulariz osatutako taldetxo baten buru sartu da helmugan. Berarekin batera egon dira Bernal, Martin, Quintana eta Miguel Angel Lopez.
Albisteak (3)
Adam Yates (Mitchelton-Scott) britainiarrak bereganatu du Kataluniako Itzuliko hirugarren etapa, Sant Feliu de Guixols eta Vallter 2000 eski-estazioaren artean jokatu dena. Sailkapen nagusian, Thomas de Gendt (Lotto Soudal) belgikarra lidergoari eusteko gai izan da, 27 segundogatik.
Pirinioetako lehen etapak zirraraz beteriko amaiera izan du. Bertan, tropeleko faborito nagusienek saiakerak egin dituzte, batez ere Egan Bernal Skyko kolonbiarrak.
Aitzitik, Adam Yates izan da indartsuena azken aldapetan, eta bigarren eta hirugarren sartu diren Bernal eta Dan Martin azpiratu ditu helmugan. Horien atzetik sartu dira Quintana (laugarren) eta Lopez (bosgarren) kolonbiarrak, azken hori irabazlearengandik bi segundora.
Alejandro Valverde (Movistar) aurreko bi ekitaldietako irabazleak 2 minutu eta 19 segundo galdu ditu faboritoen bostekoarekiko.
Ostegun honetan, laugarren etapa korrituko da, Llanars eta La Molina artean (150,3 kilometro). Aipatu etapa erabakigarria izan daiteke aurtengo Volta nork irabaziko duen argitzeko; izan ere, txirrindulariek Coll de Coubet (1. mailakoa), Port de la Cuesta (maila bereziko) eta La Molina (1. mailakoa) mendateak igo beharko dituzte, azken hori bi aldiz, gainera.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa