Txirrindularitza
Valentziako Itzulia 2019
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Astanako txirrindulari gipuzkoarrak etapa irabazi eta lider jarri den norvegiarrak baino bost segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko.
Edvald Boasson Hagen, erlojupekoari ekin berritan. Argazkia: EFE
Edvald Boasson Hagen (Dimension Data) txirrindulari norvegiarra nagusitu da Valentziako Itzuliko lehen etapan, bera izan baita indartsuena erlojuaren aurka jokatutako 10,3 kilometroko ibilbidean zehar.
Etapa erabat laua izan da, azken 700 metroak izan ezik. Tarte horretan, txirrindulariek % 9ko bataz besteko aldapei egin behar izan diete, aurre Orihuelako apaiztegian kokatuta zegoen helmugara ailegatzeko.
Horrenbestez, Boasson Hagenek berak jantzi du lasterketaren 70. edizioari dagokion liderraren lehen elastikoa.
Bigarren tokian Ion Izagirre (Astana) ormaiztegiarra sartu da, irabazlearengandik bost segundora. Hirugarren lekua Tony Martinentzat (Jumbo) izan da, zazpi segundora.
Bere aldetik, Pello Bilbao (Astana) gernikarrak ere ondo jardun du, eta zazpigarrena izan da helmugan, 13 segundoko atzerapenarekin.
Bilbaoren ondoren sailkatu da Alejandro Valverde (Movistar) munduko txapelduna, zortzigarren lekuan. Joan zen urteko Tourreko txapeldun Geraint Thomas, berriz, hamahirugarrena izan da etapan.
Ostegun honetan, lasterketako bigarren etapa jokatuko dute txirrindulariek (170 kilometro), Alacanten hasi eta bukatuko dena.
Lehen etaparen osteko sailkapenak:
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa