Txirrindularitza
Otsailak 12-17
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Argentinako San Juaneko lasterketan egon ez bazen ere, oraingoan Eusebio Unzue kirol-zuzendaria izango da taldearekin.
Nairo Quintana (Movistar).
Movistar Team taldeak Argentinako San Juaneko lasterketan Winner Anaconaren garaipena ospatu ondoren, Kolonbiako Tourrean (UCI 2.1) arituko da orain, iaz bezala, lasterketa irabazteko erronkarekin.
Lasterketa horretarako, Nairo Quintana izango dute buru. 2018an berak lortu zuen garaipena, eta aurten ere berarekin erdietsi nahi dute garaipena Kolonbiako Tourrean.
Otsailaren 12tik 17ra bitartean jokatuko da, eta, Quintanarekin batera, honako talde hau aurkeztuko du Movistarrek: Winner Anacona, Richard Carapaz, Eduardo Sepulveda, Jorge Arcas eta Marc Soler.
Argentinako San Juaneko lasterketan parte hartu ezin izan ez bazuen ere, oraingoan Eusebio Unzue kirol-zuzendaria egongo da taldearekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa