Txirrindularitza
Otsailak 12
Agentziak | Erredakzioa
Britainia Handiko txirrindularia igande honetan heldu da otsailaren 12a eta 17a bitartean jokatuko den proban parte hartzeko. World Tourrean ohikoak diren sei taldek parte hartuko dute bertan.
Chris Froome. Argazkia: EFE
Chris Froome igande honetan heldu da Medellinera, Antioquia departamenduan otsailaren 12an hasi eta otsailaren 17an amaituko den Kolonbia 2.1 Tourrean parte hartzeko. Bertan arituko diren 29 taldeetatik sei ohikoak dira World Tourreko lasterketetan.
Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen txirrindulari britainiarra pozik agertu da Kolonbian bueltan delako, Rigoberto Uranek antolatutako lasterketan parte hartu baitu aurretik: "Plazer handia da hemen egotea. Egun batzuk eman nituen hemen, Rigoren Tourrean parte hartzeko, eta egonaldi ikaragarria izan nuen. Beraz, pozten nau Kolonbia 2.1 Tourrean parte hartzeak ".
29 talde arituko dira itzuli horretan, World Tourreko lasterketetan ohikoak izaten diren 6 tartean: Sky, Movistar, EF Drapac, Astana, UAE Team Emirates eta Deceuninck-Quick Step. Horrez gain, txirrindulari ezagunak ere izango dira Kolonbian, hala nola Nairo Quintana eta Rigoberto Uran.
Kolonbia 2.1 Tourrak sei etapa eta 826,7 kilometro izango ditu.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa