08:51

Txirrindularitza

Talde aldaketa

Izagirre anaiek ez dute Bahrain Meridan jarraituko

Erredakzioa

ETBk baieztatu duenez, taldez aldatuko dute datorren denboraldian. Gainera, Brent Copeland taldeko zuzendari nagusiak 'Cycling Weekly'n baieztatu du, "pena bat dela Ion eta Gorka galtzea".

  • Gorka Izagirre eta Ion Izagirre. Argazkia: EiTB

    Gorka Izagirre eta Ion Izagirre. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETBk baieztatu duenez, Ion eta Gorka Izagirre anaiek ez dute Bahrain Merida taldean jarraituko datorren denboraldian. 2019an taldez aldatuko dute bi euskal txirrindulariek.

Brent Copeland taldeko zuzendari nagusiak elkarrizketa eskaini dio 'Cycling Weekly'ri, eta bertan baieztatu du datorren denboraldian bi anaiak ez direla Bahrain Meridan arituko. "Pena da Ion eta Gorka Izagirre galtzea. Oso langileak dira, errespetu handia dute, eta oso gogorrak dira. Hala ere, ez dituzte garaipen asko lortzen, eta horien ordezkariak eskatzen zuena gehiegi zela iruditzen zitzaidan", esan du Copelandek.

Gainera, 'Cycling Weekly' webgunearen esanetan, UAE Emirates da Izagirre anaiak fitxatzeko aukera gehien dituen taldea, eta 3 denboraldirako kontratua sina dezaketela gaineratu dute. Dena den, Sky taldea ere interesatuta dagoela esan dute bertan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena