10:35

Txirrindularitza

Donostiako Klasikoa

Mikel Landak haustura dauka orno lunbar batean eta zalantza da Espainiako Itzulirako

Agentziak | Erredakzioa

Movistar taldeko arabarra izan zen kaltetuenetako bat, Donostiako Klasikoko azken 20 kilometroetan izandako erorikoan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel landak orno lunbar bat hautsita dauka, Donostiako Klasikoan izandako erorikoaren ondorioz. Donostia Ospitalean egindako osasun azterketen arabera, txirrindulari arabarrak zail izango du Espainiako Itzulian parte hartzea.

"Movistar taldeko arabarra Klasikoaren amaieran izandako erorikoan jausi zen eta L1 orno lunbarra hautsita dauka, baina bizkarrezurreko apofisia ez da mugitu. Ondorioz, 2-3 asteko atsedenaldia hartu beharko du", iragarri zuen Movistar taldeak.

Landak kolpe handia hartu zuen Donostiako Klasikoko azken kilometroetan Miracruzeko gainetik igaro eta gutxira, Boulevarreko helmugatik lehen aldiz igaro aurretik.

Arabarrak beste bi txirrindulariren gurpilak ukitu zituen eta horren ondorioz izandako erorikoan alderik txarrena eraman zuen. Donostiako Ospitalera eraman zuten eta han egindako azterketetan haustura zuela ikusi zuten. Igande honetan proba gehiago egin dizkiote eta sendagiria eman diote.

Espainiako Itzulia, abuztuaren 25ean

Horrela, Landak geldirik eman beharko ditu Espainiako Itzulia hasteko falta diren hiru asteak, eta, ondorioz, zalantza handiak daude bere parte-hartzearen inguruan. Espainiako Itzulia abuztuaren 25ean hasiko da, Malagan.  Mikel Landak zazpigarren egin du bukatu berri den Frantziako Tourrean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena