17:16

Txirrindularitza

Kontratu-berritzea

Markel Irizarrek urtebetez berritu du kontratua Trek-Segafredo taldearekin

Erredakzioa

Oñatiko (Gipuzkoa) txirrindularia bederatzigarren denboraldia betetzen ari da talde honekin eta kontratua berritu duenez, hamargarren denboraldia egingo du Trekekin 2019an.

  • Markel Irizar. Argazkia: EiTB

    Markel Irizar. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Markel Irizarrek urtebetez berritu du kontratua Trek-Segafredo taldearekin. 2018. urtearen amaieran bederatzigarren denboraldia beteko du Trekekin eta kontratua berritu duenez, hamargarren urtea beteko du taldean 2019an.

"Oso pozik nago talde honetan beste urtebete egoteko aukera eman didatelako. 2019an hamargarren denboraldia beteko dut Trek Bikes taldearekin; ondorioz, esan daiteke hauxe dela nire taldea. Taldeko zuzendaritzari eta babesleei eskertu nahi diet nigan jarri duten konfiantza', adierazi du Irizarrek. "Gazteak indartsu datoz, eta oso motibatuta nago eurekin esperientziak partekatzeko. Ahaleginduko naiz ahalik eta gehien laguntzen", gaineratu du Markelek.

Irizar 2010ean iritsi zen Trek taldera Euskaltel-Euskaditik. 2010ean Poitouko Tourra irabazi zuen eta 2011n Andaluziako Itzulia bereganatu zuen.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena