19:27

Txirrindularitza

Romandiako Tourra, 4. etapa

Roglicek lider jarraitzen du, Bernalen erasoei ondo eutsi ondoren

Agentziak | Erredakzioa

Lider esloveniarra bigarren izan da etapan, Jakob Fuglsang irabazleak baino 48 segundo gehiago eginda. Bernal hirugarren izan da.

2:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic esloveniarrak Romandiako Tourreko lidergoari eutsi dio, Egan Bernal bigarren sailkatuari ondo erantzunda. Etapa hasi aurretik, sei segundoko aldea zegoen bien artean.

Roglic aurtengo Itzuliko irabazlea sendo aritu da etapa osoan. 149,2 kilometro ibilbidea egin dute Sionen hasi eta bukatu den jardunaldian. Etapa garaipena Jakob Fuglsang danimarkarrak lortu du, azken mendateko jaitsieran erasoa jo ostean. Profesionaletan lortzen duen hamaseigarren garaipena da Astana taldeko danimarkarrarentzat.

Irabazlearengandik 48 segundora eta bigarren postuan, Roglic sartu da esprintean Bernali gailenduta. Bigarren postu horri esker, bien arteko aldea zortzi segundora igo da, Romandiako Tourra amaitzeko etapa bakarra falta denean, igandean jokatuko dutena: 181,8 kilometro, Mont-sur-Rolle eta Geneva artean.

Richie Porte iazko irabazlea hirugarren da sailkapen nagusian, 35s segundora.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena