18:35

Txirrindularitza

ROMANDIAKO ITZULIA

Egan Bernalek bereganatu du hirugarren etapako kronoigoera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sky taldeko txirrindulari kolonbiarrak lau segundo atera dizkio Primoz Roglic liderrari eta beste 18 joan zen urteko lasterketako garaileari, Richie Porte.

0:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Egan Bernal (Sky) txirrindulariak irabazi du Romandiako Itzuliko hirugarren etapa, Ollon eta Villars artean jokatu den 9,9 kilometroko kronoigoeran. Ostiral honetako etaparen ostean, Primoz Roglic (LottoNL-Jumbo) esloveniarrak lider jarraitzen du.

Kolonbiar gazteak sailkapeneko zazpigarren postutik ekin dio etapari, eta lau segundoan hobetu du Roglicek helmugan egindako denbora. Halaber, etapan hirugarren izan den Richie Portek (BMC Racing) irabazleak baino 18 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko.

Aipatu hirurek osatu dute eguneko podiuma, eta eurak dira une honetan sailkapeneko lehen hiru tokietan daudenak. Roglic dago buru bigarren dagoen kolonbiarrarekiko sei segundoko tartearekin; Porte australiarrari, berriz 27 segundoko abantaila ateratzen dio.

Bestalde, etapan hamahirugarren egin duen Ion Izagirre (irabazleak baino 1:45 gehiago egin du) hamargarren tokian dago sailkapenean.

Larunbat honetan laugarren etapa jokatuko da, bost mendate izango dituen 149,2 kilometroko etapa.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena