Txirrindularitza
Kataluniako Volta, 7. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Egan Bernal gaur arteko bigarren sailkatuak lasterketa utzi behar izan du eta ez da Itzulian egongo, azken kilometroetan izandako erorikoaren ondorioz.
Alejandro Valverdek (Movistar Team) hirugarrenez irabazi du Kataluniako Volta, bigarrena jarraian. Zazpigarren eta azken etapak 154,8 kilometro izan ditu L’Hospitalet de Llobregat eta Bartzelona artean, eta garipena Simon Yates (Mitchelton-Scott) britainiarrak lortu du. Egan Arley Bernal (Team Sky) sailkapen nagusiko bigarrenak lasterketa utzi behar izan du azken kilometroan erori ostean.
Movistar taldeak sailkapeneko aldea kudeatzen jarri du, jardunaldi euritsuan urduritasun eta eraso ugari egon diren arren. Horietako batean Yatesek aurrea hartu du, eta berarekin zihoan Marc Soler atzean uztea lortu du Montjuicera egin duten zortzigarren eta azken igoeran.
Yates bakarrik iritsi da helmugara. Bere atzetik Soler sartu da 13 segundora eta faboritoen taldea 18ra. Sailkapen nagusian, bigarren postua Nairo Quintanarentzat izan da, eta hirugarrena Pierre Latour frantziarrarentzat.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa