18:36

Txirrindularitza

Balizko dopin kasua

UCIren aburuz, Skyk lehiaketetatik kanpo utzi beharko luke Froome, auzia argitu arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aipatu kasuagatik Vueltako garaikurra gal dezakeen Froomek ukatu egin du dopinaren aurkako araurik hautsi izana.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Lappartient Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunako (UCI) presidentearen esanetan, Team Sky taldeak aldi baterako "lehiaketetatik at" utzi beharko luke Chris Froome txirrindularia bere balizko dopin auzia argitu bitartean. Frantziako Tourra lau aldiz eta Espainiako Itzulia behin irabazi duen kirolariari gehiegizko salbutamol maila antzeman zioten 2017ko irailean, Vuelta jokatzen ari zen bitartean.

"Sky taldeak lehiaketetatik kanpo utzi beharko luke Froome. Dena dela, ez dagokit niri tartean sartzea. Erruduntasunaren gaian sartu gabe, errazagoa litzateke guztiontzat". Hala baieztatu du UCIko presidenteak Le Telegramme egunkari frantziarrari.

Lappartientek Sky taldeko zuzendariaren (Dave Brailsford) esku utzi du auziaren gainean ardura hartzea. "Gainera, uste dut gainerako txirrindulariek nahiko luketena izango litzatekeela", baieztatu du Froome aldi baterako lehiaketetatik kanpo uztearen balizko aukerari buruz.

"Borroka judizial luzea izango da; urte bete iraun dezake, gutxienez", ohartarazi du UCIren presidenteak.

Aipatu kasuagatik Vueltako garaikurra gal dezakeen Froomek ukatu egin du dopinaren aurkako araurik hautsi izana.

k hautsi izana.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena