09:13

Txirrindularitza

MUNDUKO TXAPELKETA

Castroviejok domina nahi du erlojupekoan

ERREDAKZIOA

Getxoko txirrindularia 2016ko podiuma errepikatzen saiatuko da; Gorka Izagirre, aldiz, estreinako aldiz arituko da mundial batean.

  • Castroviejo erlojupeko bat lehiatzen. Argazkia: EiTB

    Castroviejo erlojupeko bat lehiatzen. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jonathan Castroviejo txirrindulari getxoztarra iaz lorturiko podiuma errepikatzen saiatuko da asteazken honetan Norvegiako Bergen hirian jokatuko den Munduko Txapelketako erlojupekoan. Ibilbideak 31 kilometro ditu, eta igoera bat azken 3,4 kilometroetan, eta Chris Froome britainiarra eta Tom Dumoulin herbeheretarra dira bertan gailendu eta urrezko domina eskuratzeko faborito nagusiak.

"Mundial oso estua izango da. Denetarik gerta daiteke. Ez datorkit txarto. Egingo duen euriarekin eta hain ibilbide zailarekin oso gogor joango da", esan du Movistar Team taldeko kideak. Castroviejok brontzezko domina bereganatu zuen iaz Dohan jokatutako mundialean. Aurretik, laugarren egin zuen 2015ekoan eta 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiadetan.

Castroviejok ohartarazi duenez, "nahiko fresko" iritsi beharko da Floyen gaineko azken igoerara podiumera igo ahal izateko. Aldapa hori 3,4 kilometro luze da eta % 9,1eko batez besteko desnibela du. "Aurretik, 500 metroko harbidea dago, hankak 'minduta' uzten dituena, eta atsedenik ez duten hiru kilometro eta erdi daude gero", adierazi zuen ibilbidea aztertu ostean.

"Dudan guztia emango dut, ea ondo ateratzen zaidan. Pozik egongo naiz erlojupeko ona egiten badut, akatsik eta erorikorik ez badaukat. Ea podiumetik ahalik eta gertuen nagoen. Laugarren? Hobeto laugarren bosgarren baino, baina hirugarren izan ahal bada, hobeto".

Froome, Dumoulin eta Roglic, aurkariak

Castroviejorekin batera, Gorka Izagirre debutaria ere arituko da Mundialeko erlojupekoan. Hemeretzigarren postuan aterako da, bigarren txandan, 14:00ak jo eta 30 segundo pasatu ostean. Castroviejo, aldiz, atzetik hasita laugarrena izango da irteeran, eta 16:59an aterako da.

Getxokoaren aurretik aterako dira Mundialeko podiumera iristeko beste faboritoak: besteak beste, Tejay Van Garderen estatubatuarra, Ilnur Zakarin errusiarra, Bob Jungels luxenburgotarra, Maciej Bodnar poloniarra, Primoz Roglic esloveniarra eta Rohan Dennis australiarra. Chris Froome, Tom Dumoulin eta egun munduko txapelduna den Tony Martin alemaniarra izango dira azkenak ateratzen.

Castroviejoren aburuz, Roglic podiumerako hautagaia da, baina bi faborito nagusien atzetik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena