14:13

Txirrindularitza

Larunbatean jokatuko dute

Mollema, Uran eta Van Avermaet, Haimar Zubeldiaren Klasikoan faboritoak

Erredakzioa

Usurbilgo txirrindulariak 1 zenbakia izango du profesional moduan egingo duen azken lasterketan. Besteak beste, Mikel Landa eta Alberto Contador ere izango dira Donostiako irteeran.

  • Donostiako Klasikoa larunbatean jokatuko dute. Argazkia: EFE.

    Donostiako Klasikoa larunbatean jokatuko dute. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Klasikoaren 37. edizioak protagonista nagusia du hasi baino lehen: Haimar Zubeldia. Usurbildarrak 1 zenbakia eramango du, eta, proba amaitutakoan, txirrindularitza profesionala utziko du. Baina Zubeldia ez ezik, beste hainbat izen handi ere izango dira Donostiako irteeran: Bauke Mollema 2016ko irabazlea, Rigoberto Uran (amaitu berri den Frantziako Tourrean bigarren sailkatua), Greg Van Avermaet, Mikel Landa (laugarrena Tourrean) edo Alberto Contador (bederatzigarren postuan bukatu du Tourra, eta aditua da lasterketak ikuskizun bilakatzeko).

Aurtengo ibilbidean ez dago nobedade handirik, baina azken urteotako Klasikorik luzeena ikusiko dugu; izan ere, 231 kilometroko ibilbidea izango du. Ia beti bezala, aurreikusita dago Jaizkibel lasterketako gakoetako bat izatea, baina aipatutako mendatea bigarren aldiz igo ostean, oraindik hainbat kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek. Hortaz, Arkale, probaren azken txanpan igo beharreko mendatea, eta azken minutuetan Igeldon igo beharko duten aldapa ere erabakigarriak izan litezke.

Tony Gallopin eta Philippe Gilbert 2013 eta 2011ko edizioetako irabazleak ere faboritoen zerrendan daude; Jan Bakelantsek ere izan litzake lehen postuan heltzeko aukerak.

Izen handi batzuk falta dira parte-hartzaileen zerrendan; besteak beste, Alejandro Valverde. Movistarrekoak bi aldiz irabazi du Klasikoa, eta beste hiru aldiz igo da podiumera. Frantziako Tourreko lehen etapan erorikoa izan ondoren, baina, aurten ezingo du Donostian txapela lortzeko borrokan parte hartu.

Lasterketa 11:27an abiatuko da Boulevardetik, baina txirrindulariek 10:27tik aurrera pasatu beharko dute sinadura-kontrolera.

37. edizioa

Donostiako Klasikoa 37. aldiz egingo da larunbatean. 1981ean jokatu zuten lehen aldiz, eta Marino Lejarreta berriztarrak irabazi zuen urte hartan. Marino bera da proba honen edizio gehien irabazi dituen txirrindularia; izan ere, hiru aldiz eskuratu zuen garaipena, eta beste behin igo zen podiumera. Hiru txirrindularik irabazi dute Donostiako lasterketa bi aldiz: Luis Leon Sanchezek (aurten ere izango da irteeran), aipatutako Alejandro Valverdek eta Laurent Jalabert frantziarrak.

1990ean irabazi zuen azken aldiz Euskal Herriko txirrindulari batek proba hau, Miguel Indurainek, eta aurretik Iñaki Gaston bilbotarrak irabazi zuen Boulevarden, 1986an. Klasikoaren historian, Juanma Garate, Igor Astarloa eta Fede Etxabe ere izan dira podiumean, onenen parean. Larunbatean, txirrindularitza munduko zaleak Donostiara begira egongo dira berriro.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena