Txirrindularitza
Tirreno Adriatikoa, 3. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Stybarrek lider jarraitzen du, Giampaolo Caruso eta Daniel Oss italiarren aurretik. Biak bederatzi segundora daude.
Bideoak (1)
Fernando Gaviria (Etixx-Quick Step) taldeko kolonbiarrak irabazi du Tirreno Adriatikoko hirugarren etapa, 176 kilometrokoa, Castelnuovo Val di Cecina eta Montalto di Castro artean.
Zdenek Stybar txekiarrak lider postuari eusten dio. Giampaolo Caruso eta Daniel Oss italiarrak bederatzi segundora ditu.
Gaviria Cabel Ewan australiarraren eta Elia Viviani italiarraren aurretik sartu da helmugan.
Larunbatean laugarren etapa korrituko dute; 216 kilometro, Montalti di Castro eta Foligno artean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa