11:42

Txirrindularitza

Fitxaketa

Laboral Kutxa Euskadik Sara Fiorin esprinter italiarra fitxatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txirrindulari italiarra Ceratizit taldetik dator, eta talde moreak sasoi berrirako egin duen bosgarren fitxaketa da.

  • Sara Florin, Laboral Kutxa-Euskadiren fitxaketa berria

    Sara Florin, Laboral Kutxa-Euskadiren fitxaketa berria Argazkia: @LABORALkTeam

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxa-Euskadik iragarri du Sara Fiorin italiarra fitxatu duela datozen bi denboraldietarako. Fiorin Ceratizit taldetik dator, eta euskal taldeak hurrengo sasoirako fitxatu duen bosgarren txirrindularia da, Fiorinen aurretik Marjolein van't Geloof nederlandarraren, Tiril Jørgensen norvegiarraren, Paula Patiño kolonbiarraren eta Irati Aranguren gipuzkoarraren etorrerak baieztatu baititu talde moreak.

"Txirrindulari gisa hazten jarraitu nahi dut, gogor lan eginez eta nire azken esprinta hobetuz. Uste dut hau dela hori lortzeko ingurune egokiena. Nire lasterketa gogokoenetako bat Milan-San Remo da, eta bertan hurrengo urteetan lehiatu ahal izatea espero dut", adierazi du Fiorinek.

Fiorin, Van't Geloof, Jørgensen, Patiño eta Aranguren txirrindulariekin batera, Naia Amondarain, Idoia Eraso, Usoa Ostolaza, Catalina Soto, Yuliia Biriukova, Yanina Kuskova, Cristina Tonetti, Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Debora Silvestri arituko dira taldean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena