11:57

Txirrindularitza

Ohar publikoa

Oier Lazkano: "Ez dut inoiz dopatzeko substantziarik erabili"

EITB

UCIk behin-behinean zigortu duen txirrindulariaren esanetan, kirolari osoa da, eta ez du inoiz debekatutako metodorik erabili.

  • Oier Lazkanoren komunikatua.

    Oier Lazkanoren komunikatua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oier Lazkano txirrindulari gasteiztarrak ohar publiko baten bidez adierazi duenez, ez du inoiz "dopatzeko substantziarik edo debekatutako metodorik erabili".

Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak (UCI) Red Bull-BORA taldeko euskal txirrindularia zigortu berri du, behin-behinean, pasaporte biologikoan "ez azaldutako anomaliak" izateagatik. Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak ostegunean zehaztu zuen anomalia horiek 2022an, 2023an eta 2024an atzeman zituztela.

Igande honetan, berriz, Lazkanok ondorengoa adierazi du publikatutako oharrean: "2025eko urriaren 30ean Nazioarteko Txirrindularitza Federazioaren (UCI) jakinarazpen ofizial bat jaso nuen. Gauza bat argi utzi nahi dut: ez dut inoiz dopatzeko substantziarik edo debekatutako metodorik erabili". "Beti errespetatu ditut txirrindularitzaren arauak eta kirol garbiaren funtsezko balioak. Nire ibilbidea, esfortzuz eta dedikazioz eraikia, zintzotasunean, osotasunean eta eguneroko lanean oinarritzen da", azaldu du arabarrak, eta hauxe gaineratu du: "Kirolari garbia eta pertsona osoa naiz".

"Nire izen ona defendatuko dut, eta behar dudan guztia egingo dut nire erabateko errugabetasuna eta legez kanpoko edozein jokabiderekin zerikusirik ez dudala frogatzeko", erantsi du. "Nire talde mediko-legalari agindu diot nire eskubideak babesteko eta nire osotasuna erakusteko beharrezkoak diren ekintza guztiak har ditzala, aurreikusitako prozedurak erabat errespetatuz. Konfiantza dut egian eta kirol-justizian", iragarri du Lazkanok, eta eskerrak eman dizkie une honetan babesa ematen diotenei. 

"Nire izena eta duintasun profesionala defendatzen jarraituko dut, erabakitasunez eta gardentasunez", azpimarratu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena