Txirrindularitza
EUSKALTEL-EUSKADI
Kern Pharman bi denboraldi eman ostean, bere bertsiorik onena berreskuratu nahi du nafarrak talde laranjan.
Uni Aznar. Irudia: Fundación Euskadi
Euskaltel-Euskadik 2026rako taldea sendotzen jarraitzen du eta iragarri du Unai Aznar fitxatu dutela. Maila profesionalean sendotzeko eta Jorge Azanzak zuzentzen duen egiturari freskotasuna eta talentua emateko ilusioarekin iritsi da txirrindulari nafarra.
Aznarrek Kern Pharma taldearekin egin zuen jauzi txirrindularitza profesionalera, eta etapa berri bati ekingo dio Euskaltel-Euskadi taldean, 2023an 23 urtez azpiko Espainiako txapeldun bikoitza —ibilbidean eta erlojupekoan— izatera eraman zuten sentsazioak berreskuratzeko asmoz. Muskaria, Burunda eta Lizarte taldeetan hezia, nafarrak progresio konstantea izan du, eta orain pelotoi profesionalean sendotzea du helburu.
"Euskaltel-Euskadiko kide izatea txikitan Itzulian taldea animatzen zuen mutikoa eta Indurain nire gurasoekin batera ikustea bezalakoa da" aitortu du Aznarrek. "Gogo handia dut hasteko, maillot laranja jantzi eta lehiatzeko. Orain espero dut Unai berri bat ateratzea, eta benetako Unai izatea".
Azanzak, Euskaltel-Euskadiren kirol arduradunak, bere potentzialaren aldeko apustua nabarmendu du: "Urte berean 23 urtez azpiko bi tituluak irabazi zituen bakarra izan zen. Hazteko tarte handia du, eta espero dugu hemen aurrerapauso hori eman ahal izatea".
Aznar fitxatuta, Euskaltel-Euskadi taldeak bosgarren fitxaketa egin du datorren denboraldirako, Yago Agirre, Samuel Fernandez, Gari Ugarte eta Axel van der Tuuk taldera batuta. Talde berriak gaztetasuna, anbizioa eta euskal DNA uztartzen ditu.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar