Txirrindularitza
Fitxaketa
EITB
20 urteko ziklista legazpiarra profesional mailan arituko da Euskaltel Euskadiko bigarren taldean, Euskadi Fundazioan, bi urte eman ostean: “Pausu hau ematea, ametsa betetzea da neretzat” adierazi du Ugartek.
Gari Ugarte
Gari Ugartek Euskaltel Euskadiko taldea indartuko du hurrengo bi denboraldietan, hau da, 2026 eta 2027 denboraldietan. Euskal taldeak astearte honetan informatu duenaren arabera. 20 urteko ziklista legazpiarra profesional mailan arituko da Euskaltel Euskadiko bigarren taldean, Euskadi Fundazioan, bi urte eman ostean: "Pausu hau ematea, ametsa betetzea da neretzat" adierazi du Ugartek.
Afizionatu moduan eman duen errendimenduaren ondorioz, Gari Ugartek Euskaltel Euskadiko maillotarekin debutatu zuen aurreko udan, stagiare moduan.
Euskaltel Euskadiren arduraduna den Jorge Arantzaren hitzetan: "Gure zalantzak argitu zituen, batez ere stagiaire aritu zenean, duen arraza horrengatik, bere trebetasun teknikoengatik eta bere gaitasunarengatik".
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar