14:04

Txirrindularitza

Fitxaketa

Axel van der Tuuk, Euskaltel-Euskadiren lehen fitxaketa

EITB MEDIA

Txirrindulari herbeheretarra Euskaltel-Euskadi taldearekin arituko da hurrengo bi denboraldietan, 2026an eta 2027an. Van der Tuuk talde laranjaren lehen fitxaketa da datorren denboraldirako, aurten "stagiaire" gisa korritu ondoren.

  • Axel van der Tuuk, Euskaltel-Euskadiren lehen fitxaketa

    Axel van der Tuuk, Euskaltel-Euskadiren lehen fitxaketa Argazkia: Euskadi fundazioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltel-Euskadik Axel van der Tuuk fitxatu du ondorengo bi denboraldietarako, 2026rako eta 2027rako. Txirrindulari herbeheretarra euskal taldeak datorren denboraldirako baieztatu duen lehen fitxaketa eta hamabigarren txirrindularia da.

Talde laranjak Iker Mintegiren kontratua berritu du, eta Jon Agirre, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Ander Ganzabal, Paul Hennequin, Txomin Juaristi, Jordi Lopez, Gotzon Martin, Louis Sutton eta Danny van der Tuuk (Axelen anaia zaharrena) txirrindularien jarraipena baieztatu du.

Van der Tuuk 'stagiaire' gisa aritu da Euskaltelekin iragan abuztutik, eta sei urte eman ditu profesionaletan, lehen biak Jumbo-Vismako garapen taldearekin eta 2022tik Metecekin.

2025ean, brontzea lortu du Herbehereetako erlojupeko txapelketan, Daan Hoole eta Dylan van Baarleren atzetik; 10. postuan sailkatu da Belgikako Tourrean, eta 7.ean, Danimarkakoan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 Zuzenean 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena