Txirrindularitza
18. etapa
EITB
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Erlojupekoan, 15 kilometro gutxiago jokatuko dituzte. Argazkia: EFE.
2025ko Espainiako Vueltako Valladolideko banakako erlojupekoak, alegia, lasterketako 80. ekitaldian irailaren 11n jokatuko duten hamazortzigarren etapak, 12,2 kilometroko ibilbidea izango du, ez aurreikusita zuten 27,2 kilometrokoa, probako antolatzaileek iragarri dutenez. Aldaketaren helburua da erlojupekoari "babes handiagoa eman ahal izatea", kontuan izanik hainbat etapatan egin dituzten Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak.
Espainiako Vueltako antolatzaileek zehaztu dutenez, "Valladolideko Udalarekin eta Komisarioen Elkargoarekin elkarlanean" hartu dute erabakia. Aurreikusita zeuden irteeran eta helmugan, ordea, ez dago aldaketarik.
Kirol ikuspegitik, etapa oso garrantzitsua izan liteke, sailkapen nagusiari begira; izan ere, horretan, Jonas Vingegaard Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari danimarkarra dabil lider, baina Joao Almeida UAE taldeko portugaldarra soilik 50 segundora dabil. Espainiako Vuelta igandean amaituko da, Madrilen.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar