Txirrindularitza
2025eko Burgosko Itzulia
EITB Media
Matteo Moschetti nagusitu da bigarren etapan, esprint estuan garaipena bereganatuta. Malucelli izan da bigarren, eta Molano, hirugarren. Roger Adriak jarraitzen du sailkapen nagusiko lider.


Albisteak (3)
Matteo Moschettik (Q36.5 Pro Cycling) irabazi du 2025eko Burgosko Itzuliko bigarren etapa, Cilleruelo de Abajo eta Buniel artean jokatu dena, eta 161.6 kilometroko ibilbidea izan duena. Roger Adriak (Red Bull-Bora-hansgrohe) liderraren maillotari eutsi dio.
Fotofinisha behar izan duen esprintean nagusitu da Moschetti. Esprinta oso estua izan da, baina, azkenean, txirrindulari italiarrak bereganatu du garaipena. Matteo Malucelli (XDS Astana) izan da bigarren, eta Juan Sebastian Molano (UAE Emirates-XRG), hirugarren.
Euskal ziklistak protagonista izan dira etapan; izan ere, Txomin Juaristi (Euskaltel Euskadi), Iker Mintegi (Euskaltel Euskadi) eta Ander Okamika (Burgos Burpellet BH) eguneko ihesaldian egon dira, Pau Llanerasekin (Illes Balears Arabay) batera. Helmugarako 18 kilometro falta zirenean Llanerasek etsi egin du, eta euskal hirukotea geratu da lasterketaren buruan; hala ere, tropelak harrapatu egin ditu Okamika, Mintegi eta Juaristi amaierarako zortzi kilometro falta zirenean. Hala, bada, etapa esprintean erabaki da, eta Moschetti izan da onena.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Roger Adriak jarraitzen du lehen postuan, Jordan Labrosse (Dectahlon-AG2R-La Mondiale) da bigarren, lau segundora, eta Alfonso Eulalio (Bahrain Victorious) hirugarren, liderra 10 segundora duela.
Etapako sailkapena:
1 - Moschetti Matteo (Q36.5)3:37:05
2 - Malucelli Matteo (XDS Astana) d. b.
3 - Molano Juan Sebastián (UAE) d. b.
4 - Blikra Erlend (Uno-X) d. b.
5 - Gautherat Pierre (Decathlon) d. b.
6 - Lonardi Giovanni (Polti) d. b.
7 - Lamperti Luke (Soudal) d. b.
8 - Brustenga Marc (Kern Pharma) d. b.
9 - Pollefliet Gianluca (Decathlon) d. b.
10 -Alvarez Héctor (Lidl) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - Adrià Roger (Red Bull) 8:26:41
2 - Labrosse Jordan (Decathlon) +0:04
3 - Eulálio Afonso (Bahrain) +0:10
4 - Caruso Damiano (Bahrain) +0:14
5 - Bisiaux Léo (Decathlon) d. b.
6 - Christen Fabio (Q36.5) +0:17
7 - Eriksson Lucas (Tudor) d. b.
8 - Ryan Archie (EF Education) d. b.
9 - Bernal Egan (INEOS) d. b.
10 - Romo Javier (Movistar) +0:20
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar